Gure etxean momentu zoragarriak bizitzen ari gara: Maia bere lehen pausoak ematen hasi da!

Bost hilabete zituenetik lau hanketan ibili da, zazpirekin zutitu egin zen, eta orain, ausardiaz, pausoz pauso aurrera doa. Hala ere, ikusgarriena ez da Maia mugitzen ikustea bakarrik, Junek momentu hauek nola bizi dituen ikustea baizik.

Bere ahizparen garaipen bakoitzarekin, June erotu egiten da, pozez lehertzen da. Ikusmiraz eta maitasunez betetako begirada horrek bihotza betetzen digu. Ahizpen arteko magia berezia da hau, eta gozamena da egunero beraiekin konpartitu ahal izatea.