Noiz edo noiz hausnartu izan dut herri eraikun-tzan terminologiak, propaganda egokiak edota egunerokotasunean sortzen diren gai berrietan egoki posizionatzeak duen garrantziaz. Ez dizuet ezer berririk kontatuko, ez argibide magistralik emango, baina honen inguruko zenbait aferek kezka-tzen naute.
Pandemiaren lehenengo asteetan argitaratu nuen testu apokaliptiko samar bat, birusari urtebeteko luzera emanez, eta gure zenbait eskubide eta esparru dantzan jar-tzen nituen bertan. Badirudi urtebetez ez dela luzatuko itxialdi hau, baina zenbait kontzeptu agian uste baina luzeagorako joango dira. Adibidez, boterea zentralizatu egin zen lehen egun horietan, eta uste baina gehiago kostatzen da hori berreskuratzea, galdetu iparraldekoei bestela, Frantziako iraultzatik oraino Parisera begiratu beharra dutela ia derrigor edozein erabaki dela medio.
Eta preseski iparralde-hegoalde bereizketa horretatik dator sartu diguten lehenengo gola. Mugak itxi dizkigute. Bai, dagoeneko mugak ez ziren horiek, Schengen, Europa, bla, bla, bla€ Gauzak okertu diren lehenengo aukeran dena itxita eta bakoitza bere etxean. Kontua da gure etxea bitan banatu dutela berriz aspaldi ez bezala, eta alde batekoek ezin dutela bestera joan, eta alderan-tziz. Ez pentsa lehen presentzia polizial arrotzik ez zegoenik, jakina, baina orain, presentzia hau asko areagotzeaz gain, pasabide asko itxi dizkigute gainera. Hemen polizia, hor hesia. Kon-tzeptualki, edo ideologikoki nahi baduzue, bitan banatu gaituzte segurtasunaren izenean. Eta hau gutxi balitz batetik bestera pasa-tzen dena hamalau eguneko berrogeialdiarekin mehatxatu. Nola lortuko dugu bat bezala sentitzea? Bitan banatuta daukaguna asimilatuz? Entzun duzue baten bati min egin diola barrenean banaketa horrek? Nik ere ez. Eskerrak badiren negozio mugakideak, eta horrek ate guztiak irekiko dizkigun.
Bigarren gola elkartasun kanpaina nazionalen bitartez sartu digute, eta baloia zutoinera gehiegi gerturatu gabe gainera. "Este virus lo paramos unidos" edo Mitterrand-i ostutako "France Unie" leloek bateratasun nazionalari egiten diete dei nabarmen, guri dagokiguna bezalako naziotasun txikiago batzuk alde batera uztea proposatuz, denon hobebeharrez noski, esan gabe doa.
Horrelakoek ikuspuntua bera aldatzera garamatzate, kontu pixka bat izan ezean. Espainia edo Frantzia mailako arazoak gure egiten ditugu, konfinamendu faseak batera egiten ditugulako, hildakoen saminak elkartzen gaituelako, edo konfinamendu-arau-askatasun-murriztaileak denoi berdin eragiten digutelako. Eskerrak ultraeskuinak eta euren bandera eta pultserek irakasten diguten gu ez garela gisa horretakoak. Beharrik horrek atzeraka egiten digun, bestela ondo iritziko genion eta osasungintzan edo langabetuetan inbertitu beharrean, Goardia Zibila eta Poliziari soldata igotzea.