SIZILIAKO Augusta hirian, portutik atera eta lehen etorbide zabalean, ikusi nuen irudia gaurdaino txertatua geratu zitzaidan. Hiribidearen erdi erditik, beltzez jantzitako lau gizonezkok zeramaten hilkutxaren atzetik 200 bat emakume-gizon, den denak goitik behera beltzez, pauso labur zeremoniotsuz. Elizara bidean edo handik hilerrira, berdin dio. Berton ere ba zegoen orduan, eta dago neurri batean, lutoaren zen-tzua eta arropa. Errespetoa esango zuen gure amak. Baina zentzu hori gorengo mailara eramaten zuten siziliar horiek. Edo, gaurkora etorriz, Urrezko Globoen urteroko jai nagusian, 75. edizioan, igandean alfonbra gorriaren gainetik desfilatu duten aktoresa eta aktoreek beste hainbeste.

Benetan aipagarria, pertsonaia mundial horiek, lutoz janzteko eraibili duten aitzakia, gizonek emakumeengan erabili ohi duten jazarpen eta erasoak gaitzeztea ez ezik aurrerantzean saihestea, alegia. Jakina, ordea, hedabideen titularrak eta portadak letra txikiz argitara dutela detaile txiki hori. Haientzeko garrantzia Guzzi etxeak Dakota Johnson edo Margot Robi nola jan-tzi dituen da. Nola ez Pradak Diana Kruger-i beltza izan arren ia gardena den jantzia, Zeta-Jones-ena bezala. Edota Meryl Streep eta Sharon Stone, adinean gora joan arren eta beraien edertasunaren jakitun, eskote edarra batek eta larru asko erakutsiz bestea, taularatu eta photoshot horiek egiten. Edota Watson anderea borroka orraztera batez arreta eskatuz. Wiki-tik jaso dudan zerrenda honi gizonezkorik ere aipatu behar eta Justin Timberlake eta John Sabaje sartuko ditut zerrendan, eleganteen antzean joan zirela irakurri dudalako.

Horiek beraz zeluloidearen edota plasmaren heroiak eman diguten lekzioa. Benaz nahi nuke gure hurbilean eragina izan eta bertoko idoloek ere antzeko erakuskizuna emango balute. Dena den, ba dirudi gaizkile horiek -bai gaizkile- ez dutela ikusi ez entzuten gai hontaz egin ohi diren gaitsezpenak. Halaz ere, onerako akzioa izan dela pentsatuz, ongi etorria gurera ere Globoen lutoa.