BeJONDEIZULA Donostia! Zorionak Euskal Herria. Emozioz eta telebistaz zuzenean bizi izan dut herenegun eta ingeles batuan Madriletik Donostiaren izena Europako 2016. urterako Kulturaren kapitala izendatu izana. Berehala egindako iruzkinak ere arretaz en-tzun nituen. Gehienak behar zuten bidetik. Hiria, lurraldea, nazioa edo delakoa zorionduz, onena opatuz, izandako merezimenduak goraipatuz eta, batez ere, ordu arte dauden ia bost urteetan, askorentzat, munduko hiririk politena denak garatu ahal duen potentzial kulturala. Beretzat, guretzat eta Europa edo mundu guztientzat. Eta hortxe geratuko da betiko. Bartzelona 1992.eko Joko Olinpikoen aurretik eta gero ezagutzeko aukera izan nuen eta, lehen biziki gogoko izan banuen gerora askoz ere gehiago. Egiari zor, urte berean Sevillak antzeko aukera izan eta ez zuela horrenbeste aprobetxatu, baina tira!

Gertaera edarra, bestalde, Izagirreren aginte makilaren estreinaldirako. Ondo eramana, esango nuke. Lorpenaren protagonismoa dutenei emanez. Ekimena izanez gain, Odon Elorzak izendatu eta zuzendutako talde batek egin duelako posible lorpen ikusgarri hori eta alkate berriak ez zion horri muzin egin, behar ez zion eran. Haratago joanez, sentsibilitate eta kolore guztietako hautetsiak bertan ziran garaipena ospatzen, garaipen bat delako eta merezi duelako.

Haritik landa ere izan ziren ba-tzuk, dena den. "Bakearen bidea babesteko eta normaltasuna bultza-tzeko europarren begirunez" emandako saria dela esan zuen norbaitek. Badakigu, zoritxarrez, hortik zehar, gure barne gerra batzuengatik ezagutzen gaituztela baina ez munduko zilborra geu garela pentsa arazteko bestean.

Ildo bertsutik, oraintsu arte eta urte anitzetan alkate izan den, Elorza jaunak, izendatzea baino 24 ordu lehenago bere ordezkoa eta haren taldea ekimen hori "merezi duen neurrian" eramateko gauza izango ziren zalantzan jarri zuenean. Odon jauna! Irabazten jakin behar da, sari edo aipamen hori irabazi duzu, Zorionak! Ospa ezazu! Baina galtzaile izatera ere ikasi beharko, maia-tzaren 22.ean galdu egin zenuen eta.