ARE sozialak deiturikoen erabilera ?-bakoitzak erabakitzen duen irismenarekin, noski- geldiezina da. Zergatik eta zertarako erabiltzen ditugun galdetzeak eztabaida oso interesgarria sortuaraziko luke baina ez litzateke denetarik intesgarriena izango. Gaur azpimarratu nahi dudana gehiegizko esposizio horrek eragiten duen errealitatearen distortsio-efektua da, hala nola lupa bat bere helburura gehiegi hurbiltzen denean eta, dagona argiago erakutsi beharrean, absurdoraino desitxuratzen baitu, agur sinesgarritasuna... Holako zerbait orokorrean oso praktika arriskutsua izan daiteke eta, negozioetan zein politikan dagoen eskrupulurik gabeko jendearen eskuetan, manipulaziorako tresna ezin hobea ere. Eta lupa distortsionatzaile hori nahita jartzen da sarritan justu kontrakoa behar duen zenbait gai batzuen gainean, hau da, egia eta zorroztasuna. Horietako bat, nabarmen, espektakulu lizun bihurtutako genero-indarkeria da, non iritzi hutsalak aldarrikatzen bait diren gizarte-kontzientzia indartzeko argudiopean. Adibideak, izenak? Juana Rivas, Rocío Carrasco eta Antonio David edota Johnny Deep eta Ambar Heard, besteak beste. Indarkeri matxistari ez zaio aurre egiten ez telebistako platoetan ez tertulietan ezta sare sozialeen goitikaren erdian ere. Eta mitin edo hitzaldi politikoekin soilik inola ez. Politikagintzan, errealitatea desitxuratzeko lupa bat erabiltzen dutenak ez dira sareetan aske dabilen presio-talde okerrena baino hobeak. Haien ardura eta porrota zuritzeaz helburu bakarra duten politikoez ari naiz, emakumearen aurkako hilketei, bortxaketei eta gainerako indarkeriazko ekintzei aurre egiteko beraiek hartutako neurrien eraginkortasunik eza bistan bait dagoela. Eta indarkeri matxista ukatuz, populismotan blai diren politikoez diot ere.

Argi daukat ez dagola indarkeria matxistaren errealitatea desitxura ahal dezan inolako luparik, are gutxiago biktimak ikusezin bihurtzeko. Ezta politikari batzuen maila eskasa eta etika falta ezkutatzeko ere. Eta ikusteko dagoena...