Zubiaren hitzoi, astean bertan etxean bizitakoa gehitu behar. 85 urtetik gorako izeba eraman dugu medikuarengana, urteko azterketa egitera. Galdera-zerrenda hartu du medikuak eskuan, eta hasi da: estado civil? Eta izebari azaldu behar: ezkondua edo ezkongabea ote zaren. Viuda, berak. Qué día es hoy. Martes. Qué mes. Febrero. Qué estación. Izeba isilik. Ea ze urtarotan bizi garen. A bai, invierno. Dónde se encuentra Ud. Ea leku hau zer den. A bai, en el hospital. Dónde está el hospital. En San Sebastian (igual Donostia ez du ulertuko ta, berak laguntzaileari). Y en qué provincia se encuentra San Sebastián. En Gipuzkoa. Y Gipuzkoa en qué país se encuentra. En el País Vasco. Medikua isildu egin da. Y el País Vasco en qué estado se encuentra. Segundu ba- tzuk hartu ditu izebak... pues en las Vascongadas. Le he preguntado por el estado. En qué estado se encuentran las Vascongadas. Izeba isilik. Medikuak berriz. Los estados son Francia, Italia... En qué estado vive Ud. No sé, izebak. Madrid es capital de, medikuak. No sé, izebak. Ud de qué nacionalidad es. Eta izebak: vasca.

Izebaren laguntzaileak, ilobak, medikuari ez jarraitzeko eskatu behar izan zion. Argi zegoela izebak bazekiela zein zen, zein egunetan bizi zen, eta non zegoen. Medikuak bere lana testa ondo betetzea zela erantzun zion. Arreta arazoa eta erasoa begibistakoak izan ziren, eta ez hizkuntzaren erabileraren ikuspegitik bakarrik.

Medikuaren txostenaren zain gaude orain. Baliteke medikuaren txostenean izebak ezgaitasunen bat duela agertzea. Botikaren bat agintzea. Izeba nongoa den zuzenduko ez duen errezetaren bat, agian.