STEON erabaki bat jakinarazi dute EAJk et EH Bilduk: aurrerantzean ez dute VOX alderdiaren proposamenik eztabaidatuko Eusko Legebiltzarrean. Sozialistek eta Ahal Duguk proposamenaren arabera erabakiko omen dute eztabaidari bide eman ala ez. PPk betoaren aurkako jarrera erakutsi du. Legebiltzarra eztabaidagunea da beste ezeren gainetik. Denek denekin hitz egin behar lukete, denek elkar entzun, denek eztabaidatu. Norbaitek eztabaidari uko egin diola entzute hutsak betondoa zimurrarazten dit. Baina... Hauek dira VOX alderdiaren hauteskunde programan ageri diren puntuetako batzuk (euskarara neuk itzuli dut, barka biezadate destaina): ? Nazioaren defentsa espainiar bakoitzaren erantzukizuna da. ? Polizia autonomikoak desegin eta Guardia Zibila eta Polizia Nazionala indartu. ? Autonomia Erkidegoen enbaxadak itxi. ? Autonomia Erkidegoen esku utzitako Justizia, Hezkuntza eta Osasun alorreko eskumenak berreskuratu. ? Legez kanpoko immigrazioa ahalbidetzen duten neurriak eragotzi. ? Bizitzaren defentsa heriotza naturalaren ikuspegitik. ? Genero ideologian oinarritutako legeria ezabatu, familia barruko indarkeriari buruzko lege bihurtzeko. ? Enpleguaren kostua murriztu. ? Legearen eta Eskubide Estatuaren inperioa. ? Bizitzaren kultura sustatzeko eta gaur egungo lege-testuinguruan abortuak ahalik eta gehien murrizteko ekintzak bultzatu. ? Familia defendatu gizartearen oinarrizko zelula gisa. Bada tartean lerroburu gisa onargarri itxura izan dezakeen proposamenen bat, baina gai bakoitzaren garapenean dena desitxuratu eta lohitzen dute. Ez dago hilaren 12an egin zituzten aldarrikapenak eta erakutsi zituzten ikurrak ikusi besterik. VOXek ez du Eusko Legebiltzarrean bizikidetzari eta elkar ulertzeari on egingo liokeen proposamen bat bera aurkeztuko. Ut, ut, ut€