Síguenos en redes sociales:

Futbolaren bidez heztea

Berango futbol taldeak balioetan oinarritutako heziketaren aldeko apustua egin du. Gaur, 33 urteko ibilbidearn ostean, tinko jarraitzen du bere zortzi taldeekin

Futbolaren bidez hezteaArgazkia: Jose Sampedro

AILA da udalerri batean gutxienez futbol klub bat ez topatzea. Jende gehiago ala gutxiago egon daiteke, baina beti dago zale horientzako lekua. Hori pentsatuko zuen Berango Futbol Taldea sortu zuen lagun taldeak, 1985ean. Orduan ez zegoen futbol zelairik, ez behintzat propio horretarako sorturik, beraz, lagunak Sopelara joaten ziren, edo Berangoko belardietanibiltzen ziren. Urte batzuk beranduago zelaia egin zuten eta, azkenean, kluba bertan finkatu zen.

Gaur egun, Berango Futbol Taldeak zortzi talde ditu; horietako bi haurrenak dira, bi kadeteak, bi gazte kategoriakoak eta beste bi seniorrak. Bakoitza kategoria batean aritzen da eta pasa den denboraldian kadeteek sorpresa eman zuten: kategoriaz igo eta preferente eta lehen kategorian kokatu ziren. Hala ere, ez dute zorte berdina izan; A kadeteak oso ondo egokitu dira kategoria berrira, baina B taldeari gehiago kostatzen ari zaio. Antzeko zerbait gertatzen zaie gazte eta seniorrei.

Berango Futbol Taldeak ez dauka berez eskola harrobirik, haur kategoriako bi talde baino ez baitauzka, baina kimu kategorian etapa amaitzen duten jokalariak Karabiganen hartu ohi dituzte. Berango Futbol Taldetik kanpoko beste klub bat da. Kimu kategoriara arteko taldeak dituzte eta zelaia partekatzen dute. Bestalde, Uribe Kostako klubak kaptazio kanpaina bat egiten du urtero, ez soilik Berangon, baita inguruko udalerrietan ere. Hala adierazi digu Julen Olalde presidenteak. “Gure entrenatzaileak inguruetako eskola futboleko partidak ikustera joaten dira eta Berangora etorri eta instalazioak ikusteko aukera ematen diote jendeari. Normalean, datozen guztiak hartzen ditugu, baina har ditzakegunak baino gehiagobadira, hautaketa bat egin behar izaten dugu. Haur kategorian denak sartu ohi dira”.

Kirol federatu zein eskola kiroleko Txapelketa ofizialetan parte hartzeaz gain, Berango Futbol Taldeak udalerriko jardueretan parte hartzen du. Jai batzordean egon ohi dira eta futbito txapelketak antolatzen dituzte. Hala ere, ekitaldirik aipagarrienak denboraldian zehar egiten diren txapelketa tradizionalak dira. Gazte kategoriakoek, esaterako, Iñaki Pascual torneoa jokatzen dute, hildako Berangoko zinegotzi eta zuzendari baten omenez. Kadeteek Fundación Vizcaina Agirre txapelketan parte hartzen dute. Klubaren babesleetako bat da. Azkenik, haurrek Iñaki de Roca txapelketa jokatzen dute, klubaren beste babesleetako bat. “Urtero hainbat talde gonbidatzen ditugu, baina normalean inguruetakoak etortzen dira: Sopelako Ugeraga, Plentzia eta Gorliz. Beti galdetzen dugu etortzeko moduan egongo diren; baiezkoa bada, aurrera; bestela, bila Duela urte batzuk, klubak 25. urteurrena ospatu zuen.Horretarako, hainbat ekitaldi prestatu zituzten, hala nola bazkari bat eta partida bat jarraitzen dugu”, esan digu Olaldek. Hamabi urte daramatza klubean, horietatik zortzi zuzendari gisa.

Duela urte batzuk, klubak 25. urteurrena ospatu zuen. Horretarako, hainbat ekitaldi prestatu zituzten, hala nola bazkari bat eta Athletic-eko beteranoen eta Berangokoen arteko partida bat. Dena dela, 30 urtetik gorako historia honetan aldatu ez dena klubaren filosofia da. “Kirolaren bidez heztea da gure asmoa. Funtsezkoa da balio batzuk transmititu eta lankidetzan aritzea, gazteenek entrenatu eta futbolean jokatzeko leku bat izan dezaten”, esan du Olaldek.

Kirolari dagokionez, denboraldi honetarako helburu nagusia senior taldearen igoerada. Taldean aspalditik daukate desio hori. Gainerakoan, helburua apurka-apurka joatea da, eta ahalik eta kategoria onenean egotea.

Azkenik, esan behar da Berangon hainbat kirol jarduera daudela nahiko erroturik. Atletismo eta txirrindularitza eskolek, kasu, haur asko dituzte. Horietaz gain, eskubaloia eta saskibaloia ere badaude; baina, betiko moduan, jende gehien erakartzen duena futbola da. “Jokalari gehienak Berangokoak dira, baina inguruko udalerrietatik ere etortzen dira. Uste dut jende nahiko daukagula eta ez dugu nabaritzen beste kirolekiko lehiarik”, esan du presidenteak, amaitzeko.

Horrela izanik, Berango Futbol Taldeak egunez egun hobetzen jarraitu nahi du, futbolean hezteko betiko filosofiaz lagundurik. ?