Datorren igandetik, urtarrilak 2, hilaren 30era bitartean, Emakumezkoen Larruzko Pilotako IV. Bizkaia Paleta Txapelketaren lau jardunaldiak jaso egingo ditu Bizkaia Frontoiak.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu du astelehenean arratsaldean, aurtengo edizioan parte hartuko duten palistekin batera. Bilbao Ibarra diputatuak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako txapelketaren xehetasunak eman ditu, eta txapelketa horren bidez foru erakundeak beste behin kirola laguntzearen eta, aldi berean, kirolean emakumeen partaidetza indartzearen aldeko apustua egin du. Izan ere, "Bizkaiko Foru Aldundiak Txapelketa hau laugarren urtez bultzatzen du, izan ere, ditugun jokalarien kalitatea ikustarazi nahi dugu, emakumeen jokoa sustatu nahi dugu baita frontoietan ere eta gure gizartean beste kirol batzuek duten presentzia eta afizioa lortzera iritsi nahi dugulako, palari bultzada ematea dogu helburu. Pilota modalitate honen belaunaldiartekotasuna bermatu nahi dugu, jokalari erreferenteak izan, katea eten ez dadin."

Txapelketa urtarrilaren 2an, 12:00etan, hasiko da bi partidekin. Lehenengo partidan Uxue Agirresarobe eta Ariane Arrieta lehiatuko dira Nagore Martinen eta Maider Huiziren kontra, eta bigarrenean Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz arituko dira Leire Galdosen eta Itsaso Erasunen kontra.

Urtarrilaren 9an txapelketaren bigarren jardunaldiko bi partidak jokatuko dira, 12:00etan. Lehenengo partidan Amaia Irazustabarrenak eta Leire Etxanizek Uxue Agirresaroberen eta Ariane Arrietaren kontra egingo dute, eta bigarrenean, Leire Galdos eta Itsaso Erasun izango ditugu Nagore Martinen eta Maider Huiziren aurka.

Urtarrilaren 16an hirugarren jardunaldiko bi partidak jokatuko dira Bizkaia Frontoian, 12:00etan. Lehenengo partidan Leire Galdose eta Itsaso Erasun lehiatuko dira Uxue Agirresaroberen eta Ariane Arrietaren kontra. Hirugarren jardunaldiko bigarren partidan Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz izango ditugu Nagore Martinen eta Maider Huiziren kontra.

Final erdiak urtarrilaren 23an izango dira, 12:00etan, eta finala urtarrilaren 30an izango da.

Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan egongo dira salgai dira hiru euroan. Gainera, Emakumezkoen Larruzko Pilotako IV. Bizkaia Paleta Txapelketa hemen jarraitu ahal izango da: Bizkaia Frontoia Facebook. Horrez gain, urtarrilaren 2ko eta 30eko partidak zuzenean emango dira ETB 1en.