BILBO. Beraz, zortzigarren edizio honek, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Triatloi Federazioaren babesarekin, lanean jarraitzen du, ibilbide bikainengatik ezaguna den proba honetan konfiantza osoa duten triatleta guztien esperientzia are gehiago hobetzeko.

Batetik, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak onartutako aldaketa honen arrazoia da probako arduradun guztiek ibilbidearen segurtasuna hobetu nahi dutelako, zona eta errepiderik zailenak saihestuz. Bestalde, inguruko udalerrietako errepideetan kalte gutxiago egin nahi dira. Oraindik ere eraginak egongo dira, baina aurreko urteetan baino gutxiago.

Horrela, bizikleta-ibilbide berriaren pilatutako desnibel osoa 782 metrokoa izango da (bira bakoitzeko, half modalitatean bikoitza izango da), 72 kilometrotan zehar. Orain, Enekuritik Artxandarainoko igoera berria, Viveroraino jarraituz, 14 km ingurukoa, %4ko desnibelarekin guztira eta %10erainoko maldekin Enekuri-Artxandako lehen tartean. Jaitsiera hasiko da Ganguren kirol klubeko golferaino; han, buelta eman eta berriro igoera egingo da, eta Viverotik Galdakaoraino jaitsi. Handik, Etxebarri, Begoña, Zumalakarregi eta Campo Volantinetik igaroko da eta Itsas Museoaren zabalgunean amaitu (bertan egongo dira irteera eta helmuga).

ITSASADARREKO URAREN KALITATEAREN ANALISIAK BIKAINAK DIRA

Antolatzaileek itsasadarreko ura analizatzeko konpromisoa hartu zuten, parte-hartzaileak lasai egon zitezen. Bada, Bilboko triatloiak argitaratu dituen azken analisiak bikainak dira Escherichia Coli eta hesteetako enterokokoen kopuruari dagokionez. Horiek dira nahitaezko parametroak eta ur kontinentalak ebaluatzeko balioak, errege dekretu baten arabera eta federazioko araudi baten arabera, osasuntasun arau batzuk betearazten dutenak.

Saiakuntza mikrobiologikoa irailaren 10ean egin zen. Aurreko hiletako emaitzak webgunearen fitxa zehatz batean daude: http://bilbaotriathlon.com/informes-de-calidad-del-agua-de-la-zona-de-nado/

GUSTAVO RODRIGUEZ ETA HELENE ALBERDI, KARTEL BURU

Beste urte batez, Bilboko triatloiko azken 4 edizioetako irabazlea lehiatzen ikusi ahalko dugu. Gustavo Rodriguez, nazioarteko sari mordoa irabazi duena, txapelen repokerra eskuratzen saiatuko da. Emakumeen kategorian, Helene Alberdi gipuzkoarrak, distantzia luzeko Espainiako txapeldunak, bere lehenbiziko Bilboko triatloia irabazi nahi du.

Beraiekin batera, Estatuko triatleta ezagun gehiago dira, bai distantzia olinpikoan, bai half modalitatean. Izan ere, iraileko aste hauetan izen-emateak ugaritzen ari dira. Oraindik ere jende gehiagok izena ematea espero da, azken orduko nobedade hauekin. Bilbon triatloi bat izaten jarraitzeko apustua erabatekoa da. Nazioarteko triatloian data garrantzitsua izatea nahi genuke.

ARTXANDAKO IGERILEKUAK IREKITA DAUDE ENTRENATZEKO

Bilboko triatloiaren parte-hartzaileentzako beste berri ona da neoprenoa jantzita entrenatu ahalko dutela Artxandako udal kiroldegiaren kanpoko igerileku olinpikoan, Bilbao Kirolaken ekimenari esker. Igerilekuak irekita egongo dira urriaren amaierara arte. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 13:00etatik 19:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 9:00etatik 13:00etara.