BILBO. XCI. Donostia Hiria Nazioarteko Tenis Lehiaketa bihar hasiko da. Txapelketa ITF World Tennis Tourraren parte den Lehiaketa Donostiako Tenis Elkarte Errealeko pistetan jokatuko da.

Bira honek tenistei aukera ematen die mundu profesionalera saltu egiteko, beraz etorkizun handiko jokalariak ikusiko ahalko dira. Halaber txapelketaren irabazleari 20 ATP puntu emango zaizkio. Gogora ekarri beharra dago partidetara joatea dohan izango dela instalakuntzak dituen 700 eserlekuak bete arte.

Gure hirian egingo den tenis txapelketaren partidetaz disfrutatzeaz gain, goizez eta arratsaldez, hainbat ekintza antolatuko dira lehiak iraute duen bitartean. Era berean, partiden etenaldietan ikusleek hainbat produktu dastatzeko aukera izango dute, baita zozketetan parte hartu eta erakustaldi desberdinetaz disfrutatu.

Alde batetik, asteartean abuztuaren 27an goizeko 12etan lehiaketaren hasiera bezala erakustaldi bat prestatu da tenis partida bat egiten bahiaren erdialdean kokatuta dagoen plataforman.

Beste alde batetik, ostegunean abuztuaren 29an gurpildun ahulkian egingo den tenis partida ikusiko ahalko da, publikoari ikuskizun izugarri bat eskeiniz. Abuztuaren 29an arratsaldean ere, Donostiako Tenis Elkarte Errealeko 115 urteurrena betetzen dela aprobetxatuz eta egun horretan ere torneoaren lehenengo edizioa ospatu zela aprobetxatuz, mendeurreneko liburuaren berrargitalpena aurkeztuko da azken 15 urteak liburuari gehituz.

Donostiako Udaleko zinegotzi Mariaje Idoetak Donostiako Tenis Elkarte Erreala zoriondu du mendeurrena laister beteko duen torneo bat antolatzen jarraitzen duen esfortzua nabarmentzen eta donostiarrak eta tenis zaleak animatu ditu etorkizuneko tenis izarrak ikusteko aukera bikaina baita txapelketa hau.