BILBAO. Bilbotik abiatzen den 33. irteera honetan, zaleek beren idoloak San Mameseko inguruetan ikusteko aukera izango dute, 2017an Euskal Herriko Itzulian bizi izandako esperientzia errepikatuz. Gero, tropela aparkalekutik sartuko da estadiora eta zelaira; itzulia emango diote jokalekuari, lasterketaren zuzendariaren ibilgailuaren atzean eta laguntza teknikoko Shimano motor birekin batera.

Txirrindulariek San Mameseko aparkalekuko atetik irtengo dute eta ibilbide neutralizatuan sartuko dira Bizkaiko hiriburuko zenbait kaletik; gero N-634 errepidetik Soduperantz joango dira eta Kantabriako Los Machucos portuan bukatuko dute (kategoria berezia), 167 kilometro egin ondoren.

HARREMAN HISTORIKOA

La Vuelta lasterketak Bilboko Udalaren laguntza jaso du berriro ere 74. edizioan. Kirolarekin, oro har, eta txirrindularitzarekin bereziki konprometitutako uria, La Vuelta lasterketaren egoitza (irteera edo helmuga) izan da 74 aldiz, Euskal Herriko zaleek lehiaketa honekin daukaten konpromisoa berretsiz.

San Mamesek eta Athletic Clubak harremana izan dute txirrindularitzarekin duela ia mende bat. Erakunde zuri-gorriak txirrindularitzako sekzioa izan zuen 1920ko hamarkadan eta Federico Ezquerra bezalako txirrindulari ospetsuek bost urtetan sekzioa identifikatu zuen elastikoa jantzi zuten, zuria zerrenda gorriarekin. Euskal Herriko Itzulia bultzatu zuten erakundeetako bat ere izan zen klub zuri-gorria.

Bere aldetik, San Mames estadioa La Vuelta lasterketako etapa biren luxuzko amaiera izan zen. 1960an Franz de Mulder-ek garaipen partziala eta edizio horretako garaipena lortu zuen, eta 1962an Rudi Altig alemaniarrak irabazi zuen, Vueltako azken etapan.