OLAIA Gil euskal kazetari eta aktorea da. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean jaso zuen formazioa eta Tanttaka Teatroaren 'No me hagas daño' lanarekin debutatu zuen. 2011n Errebelazio Artista onenaren Ercilla saria jaso zuen. Ostean, Madrilera joan zen, arte dramatiko ikasketak osatzera. Azken urteetan aktore lana kazetari lanarekin uztartu du, izan ere, ETB1eko zenbait saiotan aritu da erredaktore eta erreportari gisa. Egun, Tanttaka konpainiaren 'Sisiforen paperak' antzezlanarekin dabil, Egunkariaren itxierari buruzko obra. "Gainera, 'Belarribero' umorezko websailean ere parte hartu du, Durangoko Azokako Irudienean estreinatuko dena, abenduaren 8an.

Abesti bat:

'To build a home' (The Cinematic Orchestra)

Liburu bat:

Wajdi Mouawaden 'Incendies'

Antzezlan bat:

'Una noche sin luna' (La Rota producciones) eta haurrentzat, 'Lur' (Xake produkzioak)

Telesail bat:

'Years and years' (HBO)

Film bat:

'Birdman' (Iñarritu)

Kultur espazio bat:

Madrilen bizi nintzenean Lavapieseko Escuelas Pias liburutegia magikoa iruditzen zitzaidan (liburutegi bihurtutako eliza bat da!). Euskal Herrian, berriz, Oreretan, nire herrian, ireki berri duten Lekuona Fabrikari oso itxura ona hartzen diot!