Datorren asteburuan, urriaren 27tik 29ra bitartean, Arriaga Antzokiak La isla del aire izeneko antzezlanaren azken hiru emanaldiak jasoko ditu Arriaga Antzokiak. Alejandro Palomasen obra honetan goin mailako aktoreak hartzen dute parte, hala nola Vicky Peña, Teresa Vallicrosa, Clàudia Benito, Candela Serrat eta Nuria Espert, zeinak funtzio hauekin agur esango dion Arriagari.
Obraren beraren edertasunagatik ez ezik —doluari, familiari eta aldentzen gaituzten sekretuei buruzko istorio femenino bat da—, ikusleentzako alderdi erakargarrienetako bat da Arriagako agertokian azken aldiz ikusi ahal izango dutela, zalantzarik gabe, azken hamarkadetako Espainiako antzerki-panoramako eszena-aktore handienetako bat izan dena. 88 urterekin, Nuria Espertek iragarri du La isla del aire izango dela agertoki batean antzeztuko duen azken muntaia: gertakizun berezi baten aurrean gaude, beraz.
La isla del aire oso proiektu berezia da, Alejandro Palomas egile kataluniarrak sortutakoa, bere ama hil ondoren egindako hausnarketatik abiatuz. Egileak bidaia bat proposatu zuen, poemetan, zuzeneko oroitzapenetan eta, inork ez ikusi arren, hemen jarraitzen duen amarekiko elkarrizketan barrena. Poesia horretatik abiatuta, nolabait guztioi dagokigun obra bat eraiki du, ezagutzen dugun erregistro batean hunkitzea lortzen duelako. Dolua errekonozitzen dugu, nostalgia errekonozitzen dugu, ama baten usaina errekonozitzen dugu, baita harengandik heredatzen duguna ere, usain hori gal ez dadin. Mario Gasen zuzendaritzapean ohikoa den trebetasunak eta bost aktoreen interpretazio bikainek jartzen dute gainerako guztia, ikusleak hunkituko dituen La isla del aire antzezlanaren muntaia egiteko.
Sinopsia
Menorca. Familia bereko bost emakumek (Mencía zaharrak, bere bi alaba Flaviak eta Líak, eta azkenaren bi alabek, Inések eta Beak) txango bat egitea erabaki dute: Isla del Airera joango dira txalupan. Guztiek gogoan dute Helena, Mencíaren biloba nagusiaren desagerpena, eta Lía oraindik ez da ausartu bere alabaren galeragatik sentitzen duen oinazea adieraztera. Bost emakume dira, bakarrik, minduta, nahigabearen zamak estututa. Bost emakume etsipen sakon, bare eta aszetiko baina atzeraezin baten mende.
Bidaia, laburra bada ere, aitzakia izango da Mencíak bere alaba eta bilobak ezkutatzen dituzten egia eta sekretuei aurre egitera behartzeko, eta bere barkamena lortzeko. Isiluneei eta argiaren beraren bilaketari buruzko obra bat da. Maitasun istorio bitxi eta sakona, frustrazioaz, isildutako minez eta itxaropenaz hitz egiten diguna.