La Fundición Aretoak emakume sortzaileen arteko bilera jaso egin du astelehen honetan goizean, BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan antolatutako ekimen batean.

Horrela, BADen parte hartzen duten artisten ordezkari gisa, topaketa honetan izan dira Barbara Sánchez, eszena zuzendaria, koreografoa, dantzaria eta aktorea; Paula Gironi, "Incierta Incertidumbre" sorkuntza eszenikoko kolektiboko kidea; eta Libe Estebaranz, La Higuera Teatrokoa. Horiekin batera Alicia Otxandategui BADeko zuzendaria izan da ere.

Sorkuntza garaikidea elkarrizketaren erdigunean jarrita, topaketa honetan parte hartu dutenek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola gaur egun emakumeek kulturan duten egoera, emakume sortzaileen proiektuen lidergoa edo eredu eta autoritate maskulinoaren botereak egungo eszenan duen eragina. Gainera, beren sorkuntzetan eta proiektuetan duten begiradari eta perspektibari buruzko ideiak partekatu eta hausnartu dituzte.

BAD jaialdi dekanoa da Urian, eta bere konpromiso nagusietako bat mantentzen du: tokiko eta gorabideko talentuaren aldeko apustua eta emakume sortzaile eta artistei laguntzea.

Topaketa honetan parte hartu duten artistek proposamen hauekin hartzen dute parte jaialdian:

  • Bárbara Sánchez (Andaluzia) "Morta Splendor" urriaren 14an estreinatu zuen Harrobian (Estreinaldia Euskadin)
  • La Higuerak (Euskadi) "Nire usaina galdu nuen eguna" estreinatu zuen urriaren 14an La Fundicionen (Erabateko Estrenaldia)
  • Paula Gironi (Euskadi) Harrobian aurkeztuko du bihar arratsaldeko 19:00etan “Embo(r)rak”, (Bilbaoeszenako 2023ko Artistak Egoitzan Beka)