Zinebi jaialdik bere 65. edizioaren irudia aurkeztu du
Clara Brionesek eta Antton Ugartek sortu dute
Aurten, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, azaroaren 10etik 17ra egingo da eta 65.edizio honen irudia Clara Brionesek eta Antton Ugartek sortu dute, Bilbon egoitza duen Vedia Design Studio taldearen sortzaileak.
Ekimena Bilboko Udalak antotzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-Entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) laguntzarekin.
ZINEBIren 65. Edizioaren irudirako, “argazkigintzaren eta zinemaren zaleek unibertsalki aintzatetsitako ikur ikoniko bat” hartu dute abiapuntu gisa, hau da, enfokea (era berean kanpainari izenburua ematen diona). Ikus-entzunezko sorkuntzaren zerbitzura dagoen tresna da, sortzaileek entzuleen arreta haien lanen alderdi jakin batzuetara bideratzeko aukera izan dezaten.
Kasu honetan, kanpainak "kamera baten lente baten enfokea eta horrek testuetan, argazkietan, irudietan edo ilustrazioetan” duen eragina bistaratzea erabiltzen du. zuzendari eta zinemagile bakoitzaren sormenaren eta perspektiba bakarraren metafora bisual gisa, film bakoitzak “munduaren ikuspegi artistiko eta pertsonal bat baitakar”.
Brionesek eta Ugartek azaltzen duten bezala, “ikuspegi sortzailea eta ikusizko narrazioaren aukera amaigabeak adierazten ditugu, ikuslearen arreta bereganatzeko esentzia eta gaitasuna azaltzen duen baliabide grafiko baten bidez.”
Bizitza osoa Bilbon diseinu eta publizitate estudioetan eman ondoren, Clara Brionesek eta Antton Ugartek Vedia Design Studio sortu zuten. Marken, tipografiaren, brandingaren eta argitalpen-proiektuen zale amorratuek, kolorea sendotasun bisualeko elementu gisa nabarmentzen dute haien lanetan, jendea hunkitzeko tresna gisa erabiltzeaz gain.
Beren lana diseinuaren ospakizun bat da, ogibide eta adikzio gisa. Horri esker, euren talentua partekatu dute Harper Collins, Belverdere edo Onay enpresekin; Doxa, Katz Estudio edo Zerikusi zinema ekoiztetxeekin; Sierra Sonora, BBK Open Science edo Tribu bezalako jaialdiekin; eta Angelica Barco, Marina Goñi, La Tapadera edo Last Tourrekin elkarlanean egindako proiektuekin.