Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udal Musika Bandak denboraldiko bigarren kontzertua eskainiko du Azkuna Zentroan

Aufbruch izenburupean, Azkuna Zentrora hurbiltzen den publikoak autore handien lanak gozatu ahal izango ditu

Bilboko Udal Musika Bandak denboraldiko bigarren kontzertua eskainiko du Azkuna ZentroanBilboko Udala

Ostial honetan, 19.00etan, Bilboko Udal Musika bandak Azkuna Zentroan eskainiko du 2023-2024 edizioko bigarren kontzertua Oraingo honetan, Bilbao Musikak antolaturiko “Orkestra Zuzendaritzari Buruzko VII.Topaketak-Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sarian” garaile izan zen Tobias Haussig izango da Bilboko taldea zuzenduko duena.

Aufbruch izenburupean, Azkuna Zentrora hurbiltzen den publikoak autore handien lanak gozatu ahal izango ditu, hala nola, Richard Wagner, Hubert Hoceh, Dirk Mattes, Arnold Schönberg, Johann Sebastian Bach, Johannes Stert eta Rolf Rudin.

Era berean, gogoratu behar da zabalik dagoela ““Orkestra Zuzendaritzari Buruzko VIII.Topaketak-Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sarian” parte hartzeko epea. Aurten, Timothy Reynih maisu britaniarra izango da irakasle gonbidatu eta epaimahaiburua. Ohi bezala, ikastaroa Jose R. Pascual-Vilaplana Bilboko Musika Bandaren zuzendari titularrak zuzenduko du.

2024ko urtarrilaren 9tik 12ra egingo diren topaketen helburua orkestra-zuzendaritza gaur egungo taldeetan ikastea sustatzea da, talde instrumentalak gidatzeko baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzeaz gain. Tobias Haussigek bezala, irabazleak kontzertu bat zuzenduko du Azkuna Zentroan Bilboko taldearen 2023-2024 denboraldian. Izen-emateak posta elektronikoz bidali beharko dira Bilbao Musikara, curriculum vitae batekin eta abonuaren frogagiriarekin batera, 2023ko urriaren 11a baino lehen amaiabilbao@bilbaomusika.eus helbidera. Informazio gehiago: www.bilbaomusika.eus.