Igande honetan, azaroak 6, Bilboko Euskalduna Jauregiak ekitaldi berezi bat jasoko du. Bilboko Udal Musika Bandak 'Bizia ematen duten eskuak' izeneko ikuskizuna eskainiko du, José Rafael Pascual-Vilaplana zuzendaritzapean, eta Per Poc txotxongilo konpainiarekin batera.

Kataluniako konpainia Santi Arnalek eta Anna Fernándezek zuzentzen dute, eta 25 urtetik gorako nazioarteko ibilbidea daramate elkarrekin, originaltasun eta edertasun handiko muntaia eszenikoak egiten.

Oraingo honetan, Bandak kontzertu bisual eta poetiko bat eskainiko du. Kontzertuaren errepertorioak bi ekoizpen izango ditu: Franco Cesariniren “Katua botekin” eta “Sergei Prokofieven “Pedro eta Otsoa”.

Ikuskizun ezin hobea izango da familiarekin hurbiltzeko eta giñolen arte bikainaz gozatzeko, Bandaren musikaren bidez oso garaikidea den tratamenduarekin. Hori dela eta, 16 urtetik beherakoek 3 euroko prezioan eskuratu ahal izango dute sarrera (kudeaketa-gastuak barne).

Per Poc konpainiaren ikuskizunek, txotxongiloen mundua eta musika-konposizioa uztartzen dituztenak, kultura-erakunde garrantzitsuen koprodukzioa izan dute, hala nola Bartzelonako Gran Teatre del Liceu (Benjamin Brittenen “The Little sweep”), Radio France (Igor Stravinskyren “Petrushka”) edo Lilleko Orchestre National (Manuel de Fallaren “El Retablo de Maese Pedro”). Per Poc-ek musika sinfonikoa publiko berriei hurbiltzeko beste modu bat proposatzen du. Arte eszenikoak, arte plastikoak, musika eta dantza elkarrekin lotuko dira igandeko ikuskizunean, poetika propioa sortuz.

Sarrerak jauregiko leihatiletan, Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.

Kontzertu honen ostean, Bandak azaroaren 20an jarraituko du bere kontzertu zikloarekin, "E Jazz & +" emanaldiarekin. Kasu honetan, Iñaki Urkizuk zuzenduko du Banda Ainara Ortega eta Noa Lur lagun izango dituelarik. Jazz, blues, bossa nova eta beste estilo batzuetako abestiak joko dituzten bi euskal emakume gazte entzuteko aukera paregabea izango da.