Datorren astelehenean, otsailak 7, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Azkuna Zentroko Zinematekak Iciar Bollaín zinemagilearen solasaldia eskainiko du, bere ibilbidea dela eta eskainitako zinema zikloaren barruan antolatutako hitzaldian. Solasaldia amaitu ostean, Bollaínen 'También la lluvia' filma proiektatuko da.

Martxoaren 24ra arte, Azkuna Zentroko Zinematekak zinegile honen zintak programatuko ditu, sentsibilitate eta sororitatetik benetako zinemara hurbiltzen gaituen zinemagilea.

Icíar Bollaínez hitz egitea publikoarekin bat egiten duen istorioekiko bokazioaz hitz egitea da; istorio horien bidez zuzendaria modu enpatikoan gerturatzen baita pertsonen bizitzetara. Icíar Bollaín gizartearekin konpromisoa duen emakumea da, zinema kontzientziaziorako eta gizartea aldatzeko tresna dela uste duena. Sororitatea eta ahalduntze femeninoa beti lotu izan dira bere lanarekin, gaur egun bezain ospetsua ez zenean ere bai.

FIlmografia zabala da horren adierazgarri, ziklo honetan ikusgai duguna, hasi bere lehenengo lanarekin Hola, ¿estás sola? (1995), non bi neska gazteren bizitzaren berri ematen digun, zeinek inolako afekturik gabeko iragana eta zalantzaz beteriko orainaldia eta etorkizuna dituzten. Film luze horrekin hasi zuen Icíar Bollaínek emakumeak protagonista dituen istorioak, esaterako, Flores de otro mundo (1999), Te doy mis ojos (2003) eta Mataharis (2007). Horietan guztietan emakume izaten hutsagatik jasaten diren egoera zaurgarriak ageri dira.

También la lluvia (2010) ildo horretatik urrundutako lana dela dirudi hasiera batean, baina zuzendariak berak esaten duen bezala, pertsonaien zinema da, baina handiagoa. Bolivian errodatu zen eta Oscar sarietarako aurre-hautatu zuten; lan horretan hasi zen Paul Lavertyrekin lankidetzan eta elkarrekin egin dituzte, harrez gero, Katmandú. Un espejo en el cielo (2011), El olivo (2016) eta Yuli (2018).

La boda de Rosa (2020) filmean Bollaínek lehenengo film luzean planteatu zuen espíritu librea berreskuratu du, Candela Peña da protagonista, eta norbera den bezalakoa izateko egiten du aldarri, norbere bizitzaren jabe izateko eta norbere zorionaren erantzule ere bai. Zikloa amaitzeko azkenengo film luzea izango dugu ikusgai, Maixabel (2021), protagonisten (biktimaren eta borreroaren) ibilbidea eta bidaia pertsonala, aurrez aurri jarri eta beraien sentimenduez hitz egitera daramatzan bidaia.

2.000 IKUSLE BAINO GEHIAGO 2021EAN

2021urtean Azkuna Zentroko Zinematekak 54 saio antolatu zituen, 27 film luze eta film labur bat proiektatuz. 2.000 pertsonak baino gehiagok gozatu dute urte osoan ikus-entzunezko proposamen horiez.