Igande honetan hasiko da Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu zikloa Euskalduna Jauregian. Zehazki, Pacho Flores tronpeta-jotzaile venezuelarrak inauguratuko du zikloa, 12: 00etan. Bestalde, José R. Pascual-Vilaplana arduratuko da batukada kudeatzeaz.

"Hurbileko erretratuak" izenburupean, lehen kontzertu honen bidez Bandak Latinoamerikako musika-panoramara hurbildu araziko du publikoa. Hala, Silvestre Revueltasen 'Sensemayá', Arturo Márquezen 'Tronpetarako kontzertua', Arturo Sandovalen 'Tronpetarako kontzertua' eta José Pablo Moncayoren 'Huapango' bezalako obra interesgarriak entzun ahal izango dira.

Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eskuratu ahal izango dira. Prezioari dagokionez, 5 euroko kostua dute publiko orokorrarentzat eta 4 eurokoa 65 urtetik gorakoentzat, pentsiodunak, erretiratuak eta Gazte Txartelaren titularrak, gehi kudeaketa-gastuak (1,50 €).

Kontzertu horren ostean, Banda agertoki berera, Euskalduna Jauregiko Auditoriora itzuliko da urriaren 24an, "Euskaditik" emanaldiarekin. Oraingoan, Pascual Vilaplanak Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeari utziko dio bere batuta eta interpretatuko duten errepertorioari dagokionez, José Franco Ribateren 'Euzko Gogua' obertura, José Mª González Bastidaren 'Etzia-Larre / El Crepúsculo de los Brujos', José Mª Usandizagaren 'Mendi-Mendiyan' preludioa, 'Dantzari-Dantza. Víctor Olaetari omenaldia', Iñaki Urkizuren beraren moldaketekin eta Jesús Aranbarriren 'Aiko Maiko' balletaren aukeraketa izango dira entzungai.