Bilbo 40 kontzertu baino gehiago jasoko ditu Bime Pro eskutik udazken honetan. Zehazki, urriaren 27an, 28an eta 29an ospatuko da ekitaldiaren 9. edizioa. Etorriko direnak denetarikoak izango dira: rock-etik trap-era, eta pop-etik erritmo latinoetara.

Lehenengo bi egunetan, BIME CITY SON Estrella Galicia ren gaueko programazioari esker, Europako eta Latinoamerikako musika-joera berrienak izango dira entzungai hiriko aretoetan. Are gehiago. 9 herrialdetako talde eta artista berriek 40 kontzertu baino gehiago eskainiko dituzte, zuzenean, hiri osoan barrena.

Estatutik honako hauek etorriko dira: Extremaduratik RUISEÑORA; Kataluniatik FERRAN PALAU, PINPILINPUSSIES, ARIANA ABECASIS eta VIOLETA TELLO GRAU; Galiziatik XISCO FEIJOO eta ALLOVA; Nafarroatik IBIL BEDI, ANDREA SANTIAGO eta MALAIIERBA; Madrildik EVITA TOULOUSE, NOPROCEDE, COMANDANTE TWIN eta EVA RYJLEN; Asturiastik ALBERTO & GARCÍA; eta Euskaditik AIRU, RODEO Y FATHER ALIEN eta MONZI SEZ, Bilborocken egindako DJ Txapelketako txapelduna. Artista horien emanaldiek honako erakunde hauen laguntza izango dute: AIE, AGADIC, CATALAN ARTS, LARROSA MUSIC GROUP, MUSIKA BULEGOA, NAVARRA LIVE MUSIC! eta SOUNDS FROM SPAIN.

Nazioarteko artistei dagokienez, Europako eta Latinoamerikako ordezkari ugari izango ditugu: Txiletik DIEGO LORENZINI, ENTRÓPICA, FRANK’S WHITE CANVAS eta JEMMY BUTTON; Poloniatik MEHEHE, Kolonbiatik CERRERO, LA RUEDA, LEE EYE eta LUCAS HILL; Frantziatik YADAM eta KIDS RETURN; Argentinatik ALEJO Y VALENTÍN, FEMIGANGSTA, VALDES eta ZOE GOTUSSO; Islandiatik CELL7 eta Herbehereetatik BLANKS, LORRÉN eta LUKA. Artista horien parte-hartzea ahalbidetu duten erakundeak honako hauek dira: CENTRE NATIONAL DE LA MUSIQUE (Frantzia), IDARTES (Kolonbia), INAMU (Argentina), DUTCH MUSIC EXPORT (Holanda), PROCHILE, PROCOLOMBIA eta KEYCHANGE.

Artista horien guztien musika online ere gozatu ahal izango da, BIMEren online kanalaren bitartez; eta, horietaz gain, Kataluniako WESPHERE, MARTA KNIGHT, MAGALÍ SARE & MANEL FORTIÀ taldeek eta Irlandako ELAINE MAI artistak beren azken lanak aurkeztuko dituzte. Eta laster izen gehiago gehituko zaizkio artisten zerrenda honi.

Musikaz gain, aurtengo programazioan bestelako jarduera bereziak ere biltzen dira: Mala Rodríguez raperoak “Cómo ser Mala” liburua aurkeztuko du Bilboko eraikin adierazgarrienetako batean, hau da, Bidebarrietako liburutegian.