Urtarrila estreinaldien hilabetea izaten ari da Arriaga Antzokian. Lehenik eta behin, La mejor madre del mundo estreinatu zuten, ondoren El viaje a ninguna parte, eta, datorren astean, beste ikuskizun baten estreinaldia aurkeztuko dute: Kabia Teatro konpainiaren El alimento de las moscaslan berria (oraingoan Teatre de l'Enjòlitekin batera ekoitzitakoaz). Ikusleek urtarrilaren 26an eta 27an, 19:00etan, ikusi ahal izango dute.

Eusebio Calonge egilearen testuen poetikak eta Borja Ruizen (zuzendaritza eta espazio eszenikoa) teatraltasunaren zentzu sakonak bat egiten dute Arnau Marínen interpretazioaren mundu pertsonalean. Elkarrekin sormen-lurralde bakana osatu dute, adierazkortasunean eta emozioan oso aberatsa dena, jendea hiltzaile baten gogamenera eramateko, benetako antzerkiak zabal ditzakeen zirrikituetatik. Munstroaren bakardadean sartudira, haren senaren eta minaren arteko urradura ireki, eszenatokiari haren kontzientziaren dimentsioa eman eta publikoa bere iluntasun sakonera begira jarri dute. Izan ere, zulo beltz horietan argi-distira bat azal daiteke eromenaren alderdi ulertezinean, poetika orok irekitzen duen zauri taupakarian. Antzezlanean zehar Yolanda Bustilloren kantua ere entzuten da. Gainera, ahotsek Roger Marínek ikuskizunerako berariaz sortutako orkestrazioa izango dute lagun.