- Osasun krisia sekulako lurrikara izan da edozein kultur adierazpenentzat, baina batez ere bere idiosinkrasia zuzenekoan oinarritzen duten diziplinentzat. Itxialdiak, esaterako, beste formula batzuk asmatzea exijitu zion antzerkiari, online emanaldietara egokituz. Antzezle eta programa-tzaileek argi dute zuzenekoa ordezkaezina dela. "Zuzeneko emanaldi batek adore puntu bat dauka ikuslearean aldetik ere, agertu egin behar delako. Streaming bidez, zein da beste aldean dagoena?", hausnartzen zuen atzo Amancay Gaztañaga musikari, aktore eta antzerki zuzendariak, Zergaitik da zuzeneko kultura ordezkaezina? lelopean ospatutako mahainguruan.

Landako gunean ospatutako ekimenean azken urtean zuzeneko kulturak, baina batez ere arte eszenikoek pairatu dituzten aldaketen inguruan hitz egin zuten. "Bat-batekotasuna, perfekzio eza, an-tzerkiak sortzen dituen altxor txikiak dira", adierazi zuen Gaztañagak, antzerkiaren nolakotasunen inguruan. Ildo beretik, Miriam Romatetek, Zumaiako kultur programatzaileak, "errepikaezina" dela azpimarratu zuen, eta, Shakti Olaizola zirku artistak, menperatzen duen alorrari erreferentzia eginez, zuzenekoan "arriskuak transmiti-tzen duen energia" aipatu zuen.

Matxalen de Pedro aktoreak, moderatzaile lanak egin zituenak, arte eszenikoak ikuslegoaren arabera aldatu daitezkeela kontsideratu zuen: "Bolo bat ez da inoiz beste bolo bat bezalakoa izango". Zentzu horretan, Gaztañagak an-tzezlearen "zaurgarritasuna" agerian geratzen dela azaldu zuen. Izan ere, "besteen begirada jaso-tzea ez da berdina ahul edo indar-tsu sentitzen zarenean". Hala ere, "laugarren horma" beharrezko-tzat jo zuen Olaizolak.

Horregatik, pandemiak eragindako neurriek, hala nola maskara eraman behar izateak, euren jardunean eragin handia izan duela azaldu zuten. Amancay Gaztañaga Matriuska taularatu zuen lehen aldian konturatu zen zein garran-tzitsua zen publikoaren aurpegia irakurri ahal izatea. "Oso gogorra da, jendea eta gure artean horma bat balego bezala", iritzi zuen zirku artistak, ildo beretik. Arriaga an-tzokian Antigona aurkeztu zutenean, De Pedrok gogoan du nola eszena baten musukatu egin behar zirela, gidoiak horrela eska-tzen zuelako. "Pandemia garaian dirudiena baino askoz transgresoreago zirudien", argitu zuen atzo.

Itxialdian antolatu ziren online jardueren harira, arte eszenikoak grabatu egin beharko lirateken kultur emanaldiak baldin badira eztabaidatu zuten. Amancay Gaztañagak, esaterako, filmak eta telesailak gogoko dituen arren, beste hizkuntza bat darabiltela adierazi zuen. Bere aldetik, Olaizolak ikuskizunak streaming bidez ikusteko antolatuak ez daudela argitu zuen. Aurkezlearen esanetan, "online harremana aurretiaz antolatuta dago, norbaitek plano bat ematen dizu eta hori baino ez da ikusten".

Egun antzokiak zabalik daude, baina egoera ez da normalizatua. "Azkenaldian askotan ikusten dugu sold out kartela, baina edukieraren %50a edo gutxiago dago antzoki askotan. Murriketak bukatzen direnean zer geratutako da zuzeneko kulturarekin?", plazaratu zuen De Pedrok. "Orain jendeak ezin duenez sozializatu tabernan antzerkiak ikustera dator. Guretzat mundiala da. Baina momentu hau ahaztuko zaigu eta bueltatuko gara lehengo horretara", azalerazi zuen Gaztañagak, "egoera normal baten errealitatea Victoria Eugenia antzokian 20 lagun aurkitzea dela" esan ostean. Horren harira, Romatetek beldurragatik antzerkira beti hurrera-tzen zen publiko fidelaren zati bat galdu egin dutela onartu zuen. Hala ere, hartzen dituzten segurtasun neurriak ikusi ondoren ikusleen esker ona azpimarratu zuen.