BILBO. Koronabirusak gure eguneroko bizitzan eragindako aldakeketa guztien artean aisiarena aurkitzen da, eta horrek kulturaren munduari kalte handia eragin dio. Zinemak, antzerkiak eta abar itxita daude, eta programatuta zeuden ikuskizun guztiak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskalduna Jauregiak '10 projects for the near future' izeneko proiektua abiarazi du ikusleekin harremanetan jarraitzeko.

Digitalizazioa, nazioartekotzea, espazioak modernizatzea, jende eta merkatu berriak erakartzea, eta “premium” zerbitzu-zorro berria dira “Euskaldunako Berrikuntza Agenda 2019-2022” horren bilakaeraren ardatzak. Helburua bezeroen eskaera berrietara egokitzea eta joerei aurrea hartzea da, bai Meetings & Events industriari, bai

kultur ikuskizunei dagokienez.

Andoni Aldekoa Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “10 projets for the near future” egitasmoa berrikuntzan eta talde-lanean denbora irabazteko apustua da, proiektuaren etorkizuna eta gizartean eta ekonomian izango duen eragina bermatzeko lurraldeari. Joerei aurrea hartzeko ari gara lanean”.

#10projectsforthenearfuture, 2019-2022 aldirako hobekuntzako eta berrikuntzako zeharkako 5 ardatz handitan egituratzen da: giza baliabide aurreratuak eta kudeaketaren, digitalizazioaren, irisgarritasunaren eta seinaleztapenaren hobekuntza, gaitasun teknikoak hobetuz eta espazioak eguneratuz.

Project #1 PLATAFORMA KORPORATIBO BERRIA. Kudeaketa integraleko tresna informatikoa, erakundearen kulturaren eta lan-ereduaren aldaketa orokorrarekin bat datorrena, Euskalduna Bilbaoren jardueren eta zerbitzuen garapenari euskarria emateko eta proiektuen araberako kudeaketa-eredu berriaren ezarpena errazteko. ERP, Bi, CRM eta PM izenekoekin.

Project #2 PANTAILA GEHIAGO. INFORMAZIO GEHIAGO. Informaziorako kanpoko eta barruko pantailen instalazioa eta zerbitzua. Egiten diren ekitaldien identifikazio digitala hobetzea, eta baita bertaratutakoen mugikortasuna eta haietarako sarbidea ere.

Project #3 ZERBITZU BERRIAK. Aukerako zerbitzuen produktu berrien garapena, “Advertising” izenekoa, erakusketak muntatzea, ekitaldietarako laguntza teknologikoa edo zerbitzu tekniko berria, besteak beste.

Project #4 PMI-REKIN KUDEATUTAKO PROIEKTUAK. Proiektuen kudeaketa da arrakastaren gakoa. PMI metodologian oinarritutako sistema berria ezartzea.

Project #5 INGURUNE DIGITALAK. Webgune korporatibo berrian Euskalduna Bilbaoren bi jarduera eremu nagusien web inguruneak, “Musika Jauregia” eta “Convention Centre” webguneak, bereiztea, bakoitzari dagozkion komertzializazio estrategiekin.

Project #6 ZERBITZUEN KARTA. Euskalduna Bilbaoko sarreren kudeaketa hobetzea, ticketing eta leihatila zerbitzuen karta berriarekin.

Project #7 B2B DIGITALA. B2B estrategia berria eta tresna digital berriak, negozioetarako agertokirik onena izaten saiatzeko.

Project #8 ZERO PAPER. Euskalduna Bilbaok inguruarekin duen konpromisoa argia da. Horregatik, online plataforma ezarriko da, Euskalduna Bilbaoko langileek euren laninguruneari buruzko izapideak eta kudeaketak modu arinean egin ahal izan ditzaten, paperezko euskarri fisikoa murriztuz.

Project #9 EUSKALDUNA DIGITAL TEAM. Euskalduna Bilbaoko langileen mugikortasuna eta talde-lana bultzatzea tresna teknologikoen eta digitalen bitartez, eguneroko lana eta komunikazioa edozein lekutik eta edozein unetan egin ahal izateko.

Project #10 CATERING BERRIA. Ingurumena errespetatuko duen etorkizunaren ildotik, catering jasangarriko zerbitzu berriak garatuko dira.