BILBO. Pasión Vega abeslariak diska berria aterako du, 'Todo lo que tengo' izenekoa, eta hori aurkezteko Arriaga Antzokian kontzertu bat eskainiko du hurrengo urteko otsailaren 22an, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak etzi, hilak 17, jarriko dira salgai.

Album horretan,artista Amerika Latinoaren sakontasunean murgiltzen da, bertako sustraietan etaegungo musikan, Gustavo Guerrero musikari gazte venezuelarrarekin batera. “ElDesierto CasaEstudio” ekoiztetxean (Mexiko) grabatu den proiektua da, eta milakakolore, jatorrizko tinbre eta paregabeko garbitasuna eta sentsibilitatea erakusten ditu.Pasión Vegari buruz berba egitea, Urrezko Diskoak, Platinozko Disko bat, Amigo Saribat eta Musikaren hainbat Sari lortu dituen ibilbide luzeko artista bati buruz berbaegitea da. Horrez gain, beste zenbait aintzatespen ere lortu ditu, Andaluziako UrrezkoDomina, besteak beste.

Orain, Pasión Vegak bere omenaldia eskaini gura izan die Latinoamerikako musikarieta folkloreari, jatorrizko errepertorio berriaren bitartez. Berak honela azaltzen du: “Lanhonetan nire sustraiak eta nire asmoak islatzen dira; Latinoamerikan pentsatzendudanean, elkartzen gaituen enborrean pentsatzen dut, ordezkatzen gaituzten etagertuko sentitzen ditugun soinu horietan pentsatzen dut, pixkanaka, musikaren modenedo korronteen ondorioz urtzen edo sakabanatzen doazen arren. Lan honetan, moduteorikoan ezagutzen ez nituen arren, emozioen aldetik nireak ziren erritmoak etaestiloak besarkatzen ditut”.

Erritmo horien artean Danzonete, Son, Bachata, Chacarera, Bambuco Viejo, Sangueo,Rumba Jarocha, Ranchera, Bolero, Bossa, Zamba, Tango... izenekoak eta folkloreherrikoiko eta sakoneko beste estilo batzuk daude. Itsasontzietan sortu ziren eta, lehenaldiz interprete espainiar batek landu ditu, Petenera Mexicana eta MalagueñaVenezolana, besteak beste. Pasión Vega Bilboko ikus-entzuleak liluratuko dituAtlantikoko alde bateko eta besteko konposatzaileek idatzi dituzten eta HegoAmerikako musiken edertasuna eta kulturaren aberastasuna jasotzen duten abestiberrien bitartez.