BILBO. Ekainaren 14an eta 15ean ospatuko den BBK Music Legends jaialdiko kontzertuen ordutegiak jarrita daude jada. Jaialdiaren ateak arratsaldeko 17:00etan irekiko dira ekainaren 14an.

Lehen jardunaldiak ondoko kontzertu hauek eskainiko ditu: Amman & The Wayward Sons (17:30), Anje Duhalde (18:45), Suzanne Vega (20:15), Paul Collins Beat (21:45) eta The Beach Boys (23:30).

Beste aldetik, ekainaren 15ean arratsaldeko 16:30ean zabalduko dira ateak, eta Mississippi Queen & The Wet Dogs (17:00), Watermelon Slim (18:15), Kitty, Daisy & Lewis (19:35), Little Steven & The Disciples of Soul (21:15) eta Ben Harper & The Innocent Criminals (23:30) ariko dira.