BILBO. Etxepare Euskal Institutuaren eta Institut Ramon Llull institutuaren arteko elkarlanari esker, poeta euskaldun eta katalanak elkarrekin ariko dira ostegun honetan, maitzaren 28an, Bartzelonan, Llull Institutuko egoitzan arratsaldeko 18:00etan burutuko den emanaldi elebidunean. Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Borda izango dire euskal olerkigintzaren ordezkariak, eta Mireia Calafell, Jordi Juliá eta Jordi Llavina Kataluniakoak.
Haiekin batera izango dira Àlex Susanna Ramón Llull Institutuko zuendaria, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.
Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, egitasmo honek bueltako bidaia ere izango du, udazken partean poeta euskaldunek eta katalanek beste saio bat eskainiko baitute Euskal Herrian, hain zuzen ere, Donostiako Tabakalera gunean.