bilbo. Mo Yan idazle txinatarraren 'Hori da umorea, maisu!' (Elkar argitaletxea) obraren itzulpena kaleratu dute Maialen Marinek eta Aiora Jakak, itzulpengintzako Jokin Zaitegi beka irabazi ondoren. Itzultzaile donostiarrak zuzenean aritu dira txineratik, euskal itzultzaileen mailak eta txinatar kulturaren ezagu-tzak egin duen gorakadaren seinale.

Gizakiaren grinak eta ergelkeriak erakusten dituzte Mo Yanen istorioek, ironiaz, samurtasunez eta gordinkeriaz. Gosea eta behar gorria zer diren dakien eta inoiz ahazten ez duenaren begiradaz aztertzen du bere herrialdearen historia. Tradizioa eta modernitatea elkartzen ditu Mo Yanek, Txinako ondarea eta mendebaldeko idazleen irakurketa. Oinarri errealista dute haren kontakizunek, magiaren eta umore beltzaren ukituekin. Kritiko ager-tzen da bere sorterriko gaitzekin, baina giza makurkeria ulertzen dakienaren enpatiaz.