BILBO. Zurbanoko sprinterrarekin batera, Pablo Urtasun, Ruben eta Alan Perez, Mikel Landa eta Pello Bilbao izango dira lasterketan; gainera, Pello Bilbaok debuta egingo du elastiko laranjarekin. Gorka Gerrikagoitia izango da kirol zuzendaria.
2010eko edizioan, Ruben Perezek sprintean irabazi zuen Bavierako Tourreko lehenengo etapa eta sailkapeneko liderra izan zen bi egunez. Aitzitik, iazko edizioan ere, Fernandez de Larreak garezurreko traumatismo bat jasan zuen eta ospitaleratu egin behar izan zuten, bigarren etapako sprintean beste hainbat txirrindularirekin batera erori ondoren.