Nahiz eta 2021 urtea hasi berri den, Bizkaiako Udal desberdinak euren biztanleriaren bizitza kalitatea hobetzeko ekintzak egiten dabiltza jada. Zamudioren kasuan, herriko kale nabarmenetako baten irisgarritasuna hobetzeko interbentzio berriak egin ditu, Arbolantxa kalean zehazki. Aspalditik, asko ziren sektore honetako etxebizi-tzatan bizi diren zamudioztarrek aurkeztu dituzten iradokizun eta kexak, izan ere, hainbat ziren bertako atarien aurrean autoak aparkatzen zituzten herritarrak. Honek, oso modu nabarmenean zailtzen zuen herritarren mugikortasuna eta, horregatik, Igotz López alkateak burututako udal-korporazioak honen inguruan konponbide bat bilatzea izan zen. Horregatik, azken asteetan martxan izan dira Arbolantxa kaleko espaloien arteko komunikazioa hobetzeko obrak. Honetarako, zebra-bide berriak margotu dira eta, bertoko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko asmotan, zutoin berriak kokatu dira.

Bestalde, Zamudioko Udalak doako wifi zerbitzua herriko puntu instalatzeko prozesua hasi du, herritarrei interneterako sarrera ziurra eta inongo gasturik gabekoa eskaintzeko asmotan. Wifinova enpresa da instalazio lanak egiten ari den enpresa, Leioakoa, aurretiaz Metro Bilbao edota beste hiri esangurtasu askotan honelako lanak egin dituena. Hainbat txokotan gozatu ahalko dute zamudioztarrek sarearekiko doako lotura, espazio itxi zein irekietan. Lehendakari Agirre enparantzan, Gazituaga eta Errekalde futbol zelaietan, herriko igerilekuetan eta Arroetako kalero alboko autokarabana parkinean izango da zerbitzu hau aire librean erabiltzeko aukera batik bat eta, bestalde, Gaztestazioan, udal-liburutegian eta kiroldegian gozatu ahalko da barnealdean. Tresna teknologiko berri honen erabilerari dagokionez, Zamudioko Udalak kanal desberdinak erabiliko ditu nondik norakoak biztanleriari azaltzeko. TUWIZAMUDIO izenaTUWIZAMUDIO bilatu beharko dute erabiltzaileek euren telefono mugikorretan edo teknologia gailuetan eta, behin honetan konektatuta, herriko informazio desberdinak ezagutzeko lehiatia eta ADI Zamudio aplikazioa deskargatzeko. Behin konexioaren inguruan onartu beharreko baldintza guztiak onartuta, interneten erabilera askea izango dute erabiltzaileek. Horrenbestez, ekimen berri honen bitartez, Zamudioko biztanleriak oso aukera ona izango du gaur egun sareak eta interneten munduak eskaintzen dituen abantailak doainik erabiltzeko etxetik kanpom are gehiago kontuan izanda telefono tarifek gaur egun dituzten salneurriak.