- 2020 urte ezohikoa atzean utzita eta 2021ari ongi etorria emanda, Bizkaiako Udalak aurtengo plangintzaren inguruan lanean ari dira, aspektu desberdinak xedatu eta lantzen. Sondikako, herriko gobernuak abendu amaieran onartu zuen 2021eko ibilbide-orri nagusienetako bat; aurtengo aurrekontu proiektua. EAJ-PNVren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoarekin, udal-korporazioak Sondikako herritarrak lehentasuntzat izango dituen finantza proiektu bat gainditu zuen. Hainbat izango dira koronabirusaren agerraldiak suposatutako krisialdiari aurre egiteko planteatutako neurri eta ezohiko partida ekonomikoak, izan ere, Udalaren helburua jende kalteturaren egoera arintzea eta hobetzea da. Hasteko, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako partida 30.000 eurotan hazi da, herriko familia behartsuen beharrizanak asetzeko eta, gainera, behar izanez gero kantitate hau handitzearen inguruko konrpromezua hartu du herriko gobernuak. Herritarren langabeziari aurre egiteko asmotan, Udalak beste 30.000 euro zuzenduko ditu enplegu bila daudenen formakuntza sustatzera, euren lan-munduko aukerak hobetzeko asmotan.

Ostalaritza eta merkataritza izan dira izurritearen aurrean kalte jaso duten sektoreetako bat eta, honen aurrean, Xabier Zubiaur alkateak burututako korporazioak 65.000 euroko partida diseinatu du, mota desberdinetako laguntza metodoak landuta. Hasteko, 30.000 euro inbertituko dira kontsumo-kanpaina berri bat martxan jartzeko eta, gainera, 35.000 erabiliko dira lagun-tza zuzenetan.

Inbertsio aspektuari dagokionez, herriko garapenaren aldeko apustu ugari egingo ditu Udalak, esate baterako herriko kaleetan led argi-sistema ezartzen jarraitzearen ingurukoa. Sondika iraunkorrago bat izan ahal izateko mugikortasun berri bideak egingo dira eta, gainera, bizikletentzako aparkaleku berri bat, 6.000 euroko inbertsioa suposatuta. Larrabarrena parkean común publiko bat ezartzea da gobernu sondikoztarraren helburua eta, bestalde, bertoko kirol-guneko konponketa. Amaitzeko, eraikin publikoetan hobekuntzak egitearen inguruko inbertsioak ere mahai gainean izango dira. Horrenbestez, Sondikako biztanleriak oso aukera ona izango du Udalaren eskutik covid-19ak izan dituen ondorio larriei aurre egiteko eta, bestalde, herriko aspektu desberdinen hobekuntza ikusteko.

Ostalaritza eta merkataritza. Sektore honetako langileak gaur egungo osasun-egoera larria gehien pairatu dutenetakoa da eta, honen aurrean, Sondikako Udalak 65.000 euro bideratuko ditu modu desberdinetan bultzada bat emateko. Honetarako, laguntza zuzenak eta kontsumo kanpainak antolatuko dira urtean zehar.