- Urte berriarekin batera, Bizkaiako herri desberdinetako egutegi eta programazio berdinak martxan dira jada biztanleriaren gozamen eta entretenimendurako. Mungiaren kasuan, gainera, herritarrek oso kultura ekintza zerrenda erakargarria izango dute urtarril osoan zehar, izan ere, Udalak eta elkarte desberdinek oso hilabete potentea diseinatu dute. Ohikoa denez kultura arloko programazioan, Olalde Aretoa izango da jarduera nagusiak jasoko dituen oholtza. Urtarril osoan jasoko dituen emanaldi guztien artean Zetak eta Belako taldeen kontzertuak dira izen azpimarragarrienak. Hilak 15ean, Peio Reparazek martxan jarritako proiektu berria Mungiara ailegatuko da, euskara eta musika elektronikoa nahastuta, nahiz eta kontzertu akustikoa izango den hau. Errepidean eta Zeinen ederra izango den bezalako abesti arrakastatsuak erreproduzituta bertaratutakoek emanaldi bikaina gozatzea lortuko dute Zetak proiektuko kideek. Belakoren kasuan, talde mungiarrak Plastic drama diska aurkeztuko du urtarrilaren 17an, euren nazioarteko arrakastaren akoak oholtza gainean azalduta. Kontzertuekin amaitzeko, Koklea taldea ere bere lagunekin izango da urtarrilaren 16an eta hiru kasuetan sarreren salneurria hamar eurokoa izango da. Bestalde, haurrentzako jarduerak ere izano dira Olalde Aretoan, Ametsen urtebetetzea filma datorren martitzenean eta Botadun katua antzezlan musikala urtarrila 18an.

Hilabete honetako ekintza kulturalekin jarraituta, hizkuntza desberdinetako irakurketa eta berba klubek Torrebillela Kultur Etxean izango dute euren topagunea eta, beste alde batetik, bertsozaleek gorriz markatu beharko dute euren egutegietan urtarrilaren 17a, izan ere, Maddalen Arzallus, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya eta Jone Larrinaga Andra Mari Gunean izango dira bertso-saio bat eskeintzen. Amaitzeko, egun berean ohiko Ganadu Feria izango da Ferialekuan eta, San Antontxu egunean, hilak 18, Mungia Atletismo Taldeak Herri Kroseko edizi birtuala antolatuko du sare sozialen bitartez, 75, 60 eta 50 euroko bonuak banatuta herriko establezimenduetan erabiltzeko. Horrenbestez, mota desberdinetako jarduera kulturalak gozatzeko aukera izango du Mungiako biztanleriak hilabete osoan zehar: musika, bertsoak, an-tzerkiak, irakurketa tailerrak eta abar luze bat.