Sondikako Udalak badauka jada 2020 urte ezohiko honetako gabonetako ekintza programa garatzeko formula. Azken asteetan plangintza lanetan ibili ostean, Xabier Zubiaur alkateak burututako gobernu korporazioak osasun-egoerari moldatutako agenda bat diseinatu du, herritarren osasunari lehentasun osoa emanda. Horregatik, haur eta familia sondikoztarrek hainbat hitzordu izango dituzte Olentzero eta Mari Domingirekin egon ahal izateko.

Normalean, ekintza jendetsu bat antolatu ohi da herriko kaleetan zehar eta, ondoren, Gorondagane kiroldegian elkartu ohi dira ume sondikoztarrak eta pertsonaia mitologikoak elkartatuta. Aurtengoan, ordea, hainbat egunetan izango dira Olentzero eta Mari Domingi herriko umeak jasotzeko zain eta, kiroldegi beharrean, erretiratuen etxean ospatuko da topaketa. Abenduaren 21 eta 22 eguneta, arratsaldez egongo dira pertsonaiak, 23an goiz eta arratsaldez eta, amaitzeko, abenduaren 24an goizez bakarrik izango dira. Segurtasun-neurriak betetzeko, beharrezkoa izango da hitzordua aurretiaz eskatzea www.sondikagara.eus web-gunearen bitartez. Zita bakoitzean, Sondikan erroldatutako hiru haur eta nagusi bat izan ahalko dira gehienez. “Ibilbide bat prestatu dugu, familiak erretratuen etxera sartzeko eta, seurtasun-neurri egokiekin (distantzia eta gehienez sei pertsona), etxeko txikiek Olentzero eta Mari Domingirekin partekatu ahal izateko euren sekretu eta nahiak”, azaldu zuen Xabier Zubaur alkateak.

Beste alde batetik, abenduaren 9a eta 13a bitartean, Sondikako Udalak jubilatuen egoitzan apainketa tailer bat antolatuko du. Jubilatuen etxeko aterpean zuhaitz bat kokatuko da, bertan jendeak egindako apaingarriakk eta desioak eskegitzeko eta, modu berea, herritarren artean apainduta. Honela, sondikoztarrek normaltasun berriko gabonak jasoko dituzte.