- Irailaren heltzeak zenbait aldaketa suposatu ohi ditu biztanleria bizkaitarraren egunerokotasunean eta, kasu askotan, noraltasunerako itzulera dakar bere eskutik oporren amaieraz gain. Larrabe-tzuko kirolari eta kirolzaleen kasuan, esate baterako, oso berri ona jaso dute hilabete honetan, izan ere, herriko kiroldegiak bere eguneroko aktibitatea berreskuratu du, nahiz eta osasun-egoeraren inguruko zenbait segurtasun neurri hartzea beharrezko izan den. Ordutegiari dagokionez, arratsaldekoa izango da neurri handi batean, astelehen eta bariku bitartean 16:00etatik 22:00etara zabalik egongo delako. Astelehen martitzen eta eguenetan, ordea, goizez ere irekita egongo da, 11:00ak eta 15:00ak bitartean. Amaitzeko, zapatu goizetan 11:00ak eta 14:00ak bitartean egongo da irekita kirolgunea eta, arratsaldean, 16:00ak eta 20:00ak bitartean.

Urtean zehar, hainbat dira Kiroldegian antolatu ohi diren kultura, gizarte eta kirol ekitaldi jendetsuak. Izurritea dela eta, honelako jardunaldi bereziek %60ko gehienezko edukiera izango dute. Logikoa denez, Udalaren erabera ezinbestekoa izango da musukoaren erabilera kirol instalazioetan eta, gainera, aurretiazko hitzordua hartu beharko da kantxa alokatu ahal izateko, 944 558 276 telefonora deituta. Herriko elkarteek lehentasun osoa izango dute espazio hau erabiltzeko orduan eta, bestalde, Kiroldegian abonatutako erabiltzaileek bakarrik alokatu ahalko dute bertoko kantxa. Gimnasioari daokionez, lau pertsonako gehiengo edukiera dauka eta frontoian hamar jokalari egon ahalko dira gehienez, gehienez lau pertsonako taldetan banatuta. Amaitzeko, Udalak azaldu du Udal Kiroldegiak ez duela inolako motako materialik lagatuko.

Kontuan izanda oraindik ere eskolarako itzuleraren inguruan hainbat zalantza daudela, Larrabetzuko Udalak zenbait eraikin publiko herriko eskolaren esku uztea erabaki du; batik bat, liburutegia, ludoteka, frontoia eta Errebale eraikina: “Eskolaratzea eta eskola bera zein garrantzitsuak diren jakitun, eta osasun-irizpideak gordetzeaz arduratuta eta lagundu guran, beti egin duen bezala, baina oraingo honetan inoiz baino arrazoi gehiagoz, Larrabetzuko Udalak bere instalazioak eskaintzen dizkio eskolari egoki baderitzo hauek erabili de-tzan eskolarako itzulera ahalik eta eroso eta onena egin ahal izateko langile zein ikasleentzako”.