- Denbora aurrera doan heinean, badirudi maila desberdinetako aktibitatea bere normaltasunera itzultzen ari dela. Derioko Udalaren kasuan, gaur bertan hasiko dira legealdi honetako proiektu esanguratsuenetako baten lanak, hau da, Udal Kirldegiko kanpoko igerilekuen berrikuntza obrak. Guztira, 190.000 euro inguruko inbertsioa egingo du herriko gobernuak, zehazki 189.751 eurokoa BEZa barne, derioztarrek aire zabaleko aisialdirako gune berezi bat izateko ahal izango du hilabete beroetarako, urarekin jolasean oinarritua eta adin edo irisgarritasun arrazoiengatik inolako bazterketarik gabe. "Iaztik datorren jarduera da, kreditu aldaketa bat egin genuen urte amaieran lizitazio prozesua abiarazteko. Otsailean lanak esleituta zeuden jada, koronabirusaren hedapenagatik sortutako osasun-krisia hasi aurretik alegia. Derioko herritarrek jasotako proposamenetatik sortu da proiektua, eta komunikazio bide desberdinetatik, behin eta berriz helarazi digutena. Pozik gaude herri-eskari horri erantzuna emango diogulako eta egungo igerilekuen osagarri den aisialdirako gune berri bat eskainiko dugulako", azaldu zuen Esther Apraizek, Derioko alkateak. Guztira, aurreikusten da berrikuntza lanek zazpi asteko iraupena izatea, horrenbestez, posible litzateke ekaineko erdialdirako, gutxi-gora-behera, prest egotea igerileku berriak.

Hainbat dira birmoldaketa honek espazioa erabiltzen duten derioztarrentzako eskainiko dituen onura eta abantailak. "Jarduketa honi esker, udan berariazko ur instalazioak izango ditu udalerriak jolaserako, igerilekua helduengandik eta plisti-plasta eginez dibertimendua besterik bilatzen ez duten erabiltzaileengandik askatuz. Sakontasunik gabeko jolasgune berri horrek 85 metro karratukoko azalera izango du eta bi gune desberdinetan banatuko da: bata haur txikientzat (Haur Eremua) eta bestea familientzat eta gazteentzat (Familien Eremua)", adierazi zuten Udal-korporaziotik.

Haurren eremuari dagokionez, lurretik botatako ur-zorrotadak, ur-arkuak eta jolaserako elementuak (karramarroak, itsas izarrak eta dortokak) izango ditu eta, bestalde, helduen eremuak ere hainbat abaintaila izango ditu: "Belaunaldien arteko jolasgunea izango da, guraso, gazte, haur eta familientzako pentsatua. Biratzen, mugitzen eta uki daitezkeen elementu interaktiboek osatzen dute. Eremu aktiboagoa eta dinamikoagoa, hegan egiten duten ur-kuboak izango dituena, besteak beste. Eremu horretako jokoa askoz aktiboagoa eta dinamikoagoa izango da". Segurtasuna ere asko hobetukoa da Udalaren arabera.