Uribe-Txorierri-Mungialdea

Larrabetzuk bertan behera utzi du San Isidro jaialdia

Koronabirusaren pandemia dela eta, Udalak ekimen jendetsuak ekiditea erabaki du

20.04.2020 | 00:09

larrabetzu – Koronabirusaren eragin zabalak eskutik ekarritako ondorioen zerrendak areago-tzen jarraitzen du. Honelako pandemia baten aurrean ohikoa den bezala, entitate desberdinek urte osoan zehar aurretiaz planeatutako ekintza eta data garrantzitsuak ez ospatzea erabaki dute, izan ere, jende asko espazio murriztu batean elkar-tzea oso kutsaketa foko esanguratsua litzateke. Larrabetzuko Udalak, esate baterako, San Isidro egunean urtero ospatzen den jaialdia bertan behera uztea erabaki du herritarren segurtasun eta osasuna bermatzearen intentzioarekin. "Martxoaren 14tik, covid-19aren ondorioz, osasun larrialdiko ezohiko egoeran gaudenez, herritarren osasun eta segurtasuna babesteko helburuarekin gaixotasunaren hedapena murrizteko hartu dugu erabaki hau", adierazi zuten Iñigo Gaztelu alkateak burututako Udal-korporaziotik. Urtero, maiatzaren 15ean ehundaka pertsona elkartu ohi ziren nekazari eta abeltzainen patroiaren eguna ekarrekin ospatzeko, gio baserritar bikaina izaten duen jardunaldi jendetsu batean. Zoritxarrez, Larrabetzuko biztanleriak datorren urtera arte itxaron beharko dute egun berezi hau ganoraz ospatu ahal izateko. Hortaz, atxurra alde batera utzi eta maskara eta eskularruak izan beharko dira aurtengo San Isidro eguneko materialik garran-tzitsuena koronabirusaren aurkako borrokan aurrera pausuak eman ahal izateko.

Txorierri eskualdeko beste herri asko ere horrelako neurriak hartzen ari dira. Zamudioren kasuan, esate baterako, Udalak maiatzerako programatuta zuden ekintza jendetsu guztiak ere bertan behera utzi ditu. Haien artean, Pazko jaiak daude, herriko ospakizun esanguratsuenetakoa, eta, bestalde, Bizkaiako Dantzari Eguna ere. Azkenengo jarduera hau herri desberdin batean ospatzen da urtero, horrenbestez, oso egun garran-tzitsua izango zen zamudioztar dantzazaleentzako. Gainera, Udalak ez du ekaineko ekintzak ez ospatzearen ideia guztiz baztertu, izan ere, aurreikuspenen arabera, posible da oraindik ere egoera guztiz kontrolatua ez izatea ordurako.

noticias de deia