- Aste honetan Euskal Herriko eskualde desberdinetan bizi den osasun egoerak hainbat prebentzio neurri hartzera behartu ditu entitate desberdinak. Covid-19aren edo coronavirusaren hedapenak jende aglomerazio handiak eragin di-tzaketen jarduerak bertan behera uztea probokatu du. Mungiaren kasuan, oso kultura programazio erakargarria zegoen antolatuta eta, zoritxarrez, gaur eta bihar arratsaldean izango ziren ekin-tzak eten egin dira. Arratsalde honetan, Torrebillela Kultur Etxeak Zinegoak zinema gaylesbotransaren jaialdiaren laburmetraia desberdinen emanaldia izango zen. Jaialdiaren 17. edizio hau “Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko” lelopean jorratu izan da eta ez da lehenengoz heldu Mungiara. Honetaz gain, martxoaren 8a edo Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta, Diz-Diz Kultur Elkarteko antzerki tailerreko kideek ¡Manos arriba esto es una boda! antzezlana aurkeztuko zuten Olalde Aretoan bihar arratsaldean. Udalaren arabera, erakustaldi honetarako sarrerak erosi dituztenek diru-itzulerak jasoko dituzte sarrerak aurkeztu ezkero. Hortaz, Mungiako kultura zaleek itxaron beharko dute.