mungia - Abuztu osoa Mungiako beste auzo batzuetako jaiak ospa-tzen egon ostean, bihartik aurrera Larrauri auzoko biztanleriaren txanda izango da. Gainera, mungiarren-tzako oso berezia den jardunaldi batek emango du jaien hasiera, izan ere, Sukalki Txapelketak zonaldeko landak kuadrila eta familiaz gainezka pantenduko ditu denak amantala jantzita eta sutondoan. Bertako izen ematea 10:00ak eta 11:00ak bitartean izango da eta, behin dena sukaldatuta, 13:30 eta 14:00 bitartean aurkeztu beharko dira kazola partaideak. Aurretik, Amilotx Dantza Taldeak erakustaldi bat eskeiniko du eta, arratsaldean, tiragomas jaurtiketa lehiaketa izango da gaueko kontzertuen aurretik; Aldats Elektrotxaranga, Las Orejas de Van Gogh, Asto Potroak eta Joxpa Erromeriarenak, zehazki. Bestalde, domekan 12:00etako meza izango da Herri Poteoa antolatu aurretik, txalaparta erakustaldi batek jarraituta. Amaitzeko, Jone Larrinaga eta Ibai Amillategi bertsolariak bertso-bazkariko protagonista izango dira 15:00tatik aurrera. Beraz, larrauritarrak ilusio handiz jasoko dute asteburu hau. - O. Pérez