Bosgarren edukiontzia edota auzokonpostaje sisteman parte hartzen duten Lea-Artibaiko udalerrietako -Berriatua, Etxebarri, Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa, Ziotza-Bolibar- biztanleek konposta jasotzek aukera izango dute Berriatuan kokatutako Millioiko Andonegiko plantan.

Amankomunazgoko arduradunek azaldutakoaren arabera, “aldez aurretik eskaria egin beharko da 900 10 48 78 telefono zenbakira deituz. Eskaera egitean hurrengo datuak eman beharko dira: izen-abizenak, helbidea, udalerria eta organikoaren txartelaren zenbakia edo auto/auzokonpostajean parte hartzen dutela ziurtatu”. Eskaera onartutakoan, “telefonoz zehaztutako egun eta orduan joan ahalko da eskatzailea Andonegiko plantara. Etxebizitza bakoitzak konposta behin har-tzeko aukera izango du eta, gehienez ere, 1x1x1 metroko tamainako zakua bete ahalko du. Eskatzailea bera izan beharko da konposta jaso eta garraiatzeko materialak ekartzearen arduraduna”.