Foruko Udalak Baldatika auzora doan errepide zatia hobetzen dihardu. Toki-administrazioak zehatutakoaren arabera, “Errigoiti bideko bidegurutzetik Baldatikoraino doan errepide zatian zentra-tzen dira lanak. Bidea denboraren poderioz hondatuta dago eta konponketa-lanekaz eusteko elementu baerriak izango dauz, drainatzeko elementu baerriak, galtzadaren zabalera handiagoa eta zoru berria, besteak beste”. Udalak 137.675,29 euroko inbertsioa egingo du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. 25.417,93 euroko dirulaguntza jaso dute.

“Beharrezko obra zen segurtasuna handitzeko eta auzorako sarbide egokia bermatzeko bizilagun guztientzat, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat. Obra hau 2020rako aurreikusita zegoen, baina ezin izan zan gauzatu pandemiaren ondorioz”, Mikel Magunazelaia Foruko alkateak azaldu duenez. Beste berezitasun bat izabgo dute lanek. Udaletik adierazi duten moduan, “bidearen erabiltzaileak behar bezala informatuta edukitzeko”, hauek komunikazio aproposa izan dezaten kanale ezberdinak izango dira. “Obrak egin bitartean ibilbide alternatiboak markatuko dira eta informazio-kartelak jarriko dira. Gainera, obra-komunikatzaile baten figura aurreikusi da, eta hark emongo die lanen eragin zuzena duten herritarrei hauen berri”.

Denboraren poderioz errepide hau hondatuta zegoen eta, gainera, “inguru horretan egindako baso-lanek bereziki kaltetu zuten”. Baldatika auzora sartzeko errepidearen bidea hobetzeko beharra izan da Foruko Udalak bide hori egokitzeko lanak egitera eraman duen “arrazoi nagusia”. Aldez aurretik ere beharrizana bazegoen. “Errepide horrek bide estuak zituen, bi ibilgailu gurutzatzea zaila egiten zen, bide-bazterrak eta hodiak egoera txarrean zeuden eta zoruak arrakalak eta zuloak zituen”, gaineratu dute. Lanak hiru fasetan egitea aurreikusten du Foruko Udalak, eta hiru hilabeteko epea izango dute egiteko.