Udalekuak 2021 programaren bitartez “herriko haurrentzako jardueraz beteriko oporraldi dibertigarria prestatu du” Gautegiz Arteagako Udalak. Udako kanpamenduak bi txandatan edo hamabostalditan egingo direla aurreratu dute, “ekainaren 28tik uztailaren 9ra eta uztailaren 12tik 23ra” zehazki. Udalekuak 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango dira eta koronabirusaren aurkako protokoloa “aktibatuta eta plaza mugatuak izanda, erroldatutakoek izango dabe izena emoteko lehentasuna. Izena emoteko epea ekainaren 4ra arte egongo da zabalik”.

“Beste urte batez, herriko umeei aukera eman nahi izan diegu udan herrian bertan euren aisialdiaz gozatzeko eta oporraldiak jolasten eta ikasten igarotzeko. Aldi berean, haien arteko harremanak sendotu ahal izango dabez, izan be, ikasturtean zehar herrian elkarrekin bizitzeko aukera gutxiago daukee eta”, huan Felix Naberan alkatearen esanetan. “Zerbitzu honekin, lana eta familia uztartzeko erraztasunak emotea dogu helburu be eta helburu hau arazo barik betetzeko, garai bereziki delikatu hauetan, udalekuetan protokoloa ezarri dugu eta osasun-segurtasuna bermatzeko neurri espezifikoak izango ditugu.

Udaletik diotenez, “euskal kultura ardatz dauken jarduerak lehenetsiko dira”. Aurten, pandemia globalak sortutako egoera berezia dela eta, “jarduera guztiak herritik irten barik egingo dira. Besteak beste, eskulan tailerrak eta herri kirolen jolasak egingo dabez herriko hainbat guneetan, hala nola frontoian, parkean eta Kultur Etxean bertan. Jarduera guztiak haurren adinera egokituko” direla jakinaraxi dute. Bestetik, udalekuen ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, eta 09:30etik aurrera harrera zerbitzua eskainiko da. “Prezioa 60 eurokoa izango da txanda bakoitzeko lehenengo seme/alabagatik, 40 eurokoa txanda bakoi-tzeko bigarrenagatik eta 20 eurokoa txanda bakoitzeko hirugarrenagatik”. Plazak mugatuak izango dira eta herrian erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute.