Koronabirusaren pandemiak Gabonetako programazio guztia aldatzera behartu ditu Bermeoko Udalako arduradunak, baina zenbait ekintza mantentzea “beharrezkotzat” jo dute. Desfileak harrera tankerara egokituta, toki-administrazioak herritarrei eskakizun berezia egin nahi izan die. “Ekitaldiak moldatu ditugu, hala da. Baina “indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak zorrotz bete behar ditugu denok. Gomendioak betetzea nahitaezkoa da, ekintzak seguruak izan daitezen”.

Harrerak frontoian izango dira, eta txandaka antolatuko dira, “ahal dugun ume gehienak parte hartu dezaten”, Zumetaren hitzetan. Horrexegatik, gurasoen parte hartzea minimoa izatea espero dute. Azkenik, bai ikazkina eta baita Errege Magoen harrera ostean “jende pilaketak ekiditeko” erregutu dute.

Kultur programazioak ere baditu beste bi hitzordu: lehena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna dela eta, Artza Frontoira abenduaren 29an bi saiotan -16.00etan eta 18.30ean- egingo dena. Bigarrena, berriz, abenduaren 30ean egingo den gospel kontzertua Santa Maria elizan. Aurki izango dira sarrerak eskuragarri.