- Safe Tourism Certified izenenko ziurtagiria lortu berri du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak. Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE) eskainitakoa, koronabirusaren aurrean kutsatzea prebenitzeko “neurriak ezarri direla ziurtatzen duen” marka da. Estatuan zigilua lortzen duten hamar arreta zerbi-tzuen artean da gernikarra.

“Turismo-erakundeek borondatez eska dezakete zigilu hori, eta enpresa independenteek egiten duten auditoria bat gainditu ondoren lortzen da”, Udaletik nabarmendu dutenez. Izan ere, Turismo Bulegoak “beharrezko segurtasun-neurri eta protokolo guztiak hartu ditu bisitarientzako arretazerbitzu segurua bermatzeko eta nazioko eta nazioarteko turismo-operadoreengan konfiantza sortzeko”.

Era berean, Gernikako Turismo Bulegoa 2005etik dabil lanean “kalitatea ziurtatzeko”, eta Turismo Kalitatearen Q maila lortu zuen Euskadiko lehen hiru bulegoetako bat izan zen. bestetik, 2016an Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ere jaso zuen.