Kostaldea

Egoiliarrentzako aparkalekua handituko dute Mundakan

Masifikazioak ekiditeko neurriak hartzea "beharrezkotzat" jo du Udalak

22.06.2020 | 00:40
Mundakako gune urdina hartzen duen kaleetako bat da Txorrokopuntako ibiltokia.

Mundaka – Orain dela hamar urte baino gehiago jarri zuten martxan. Eta urtero errepikatu dute, uda partean herriak bere populazioa hirukoizten duela jakinda. Mundakako Udalak, koronabirusak sortutako egoera dela eta, "beharrezko-tzat jo du prebentzio-neurriak har-tzea, jende asko ibiltzen dela kontrolatzeko". Bestak beste, portuan ez bainatzea edota udan bizilagunentzako aparkaleku gune urdinak handitzea izan dira hartutako neurrietako batzuk. Bada, "egoliarren alde" egiteko baina baita turismoaren irisgarritasunari lotuta, aparkaleku arautua beste gune batzuetara zabalduko da, ordutegi aldetik ere ordu gehiago eskainiz. Orain arte arratsaldez baino aplikatzen ez bazen, oraindik aurrera goizeetan ere izango da indarrean.

Aparkatzeko udal-ordenantza arautuaren esparruan, Udalak hainbat neurri hartu ditu "irailaren 30era arte, uda amaitzen den arte, gune urdinean araututako aparka-tzeko ordutegia aldatzeko". Gaur egungo 3.30etik 8.30erako ordutegitik, "8.30etik 20.30erako ordutegira" pasako dela azaldu dute. Bestetik, "Kepa Deuna –Talaia aldeko aparkalekuan– eta Itxaropena kaleetan aparkatzeko eremu mugatua be handitu egingo da, eta gainerako eremuak mantendu egingo dira". Hala ere, erabakiak hartzeko kapazidadea izango du Udalak. "Unean-unean" hartuko dira erabakiak, adierazi dutenez.

Gaur egun lau dira gune nagusiak: Geltoki, Ermenduru kalea eta Mondollu; Portutxu eta Basamortu kaleak; Artza, portua eta Txorrokopuntako ibiltokia, eta azkenik, Errekako ingurua. Mundakako Udalak argi du "udaro milaka turista hartzen" dituela Urdaibaiko udalerriak, eta errealitate horrek ekonomia sortzen duela. Hala ere, "bere gizarte eta osasun-eran-tzukizunaz baliatuz, ibilgailuen joan-etorria arautzea" erabaki du. Horrela azaldu du Mikel Bilbao alkateak: "Mundakak bere merkataritza eta ostalaritza eta, oro har, eragile ekonomikoak dinamizatu behar ditu; izan be, udalerri guztietan bezala, covid-19ak kalte egin dio herriko ekonomiari. Hala ere, Mundakako herritarren osasuna da udal-gobernuaren lehentasuna, eta egungo osasun-neurriek, koronabirusa transmititzea saihesteko, gizartea urruntzea eskatzen dabe. Beraz, egokitzat jo dugu aparka-tzeko baldintzak aldi baterako aldatzea, disuasio-neurri gisa". Helburua argia da. "Udalerrira iritsi ohi diren ibilgailu-oldeak saihesta", laburbildu dutenez.

Garraio publikoa Mundakara doazen bisitariek garraio publikoa –Euskotrenen Bilbo eta Bermeo arteko linearen bitartez, baita Bizkaiko hiriburua eta ondoko herria lotzen dituen Bizkaibusen zerbitzua erabilita– erabiltzera deitu du alkateak. Udalaren ustez, "uda honetan ohiko pilaketak murriztuko dira eta errazagoa izango da osasun-agintariek ezartzen dabezen arauak errespetatzea, berragerraldiak eta koronabirusaren transmisioa saihesteko".

Bada, "udalerri irisgarria" den heinean, Bilbao alkateak "bizilagunak zaintzearen eta turismo irisgarriago" baten aldeko apustua egin du. "Neurri horrek ez du inola ere udalerrian turisten presentzia saihestu nahi, Mundakara garraio publikoan sar baitaitezke, bai trenez, bai Bizkaibusen. Zentzu horretan, Mundaka udalerri irisgarria gara erabat. Gure helburua bizilagunen osasuna zaintzea eta turismo iraunkorrago bat lortzea da", esan du Mikel Bilbao alkateak. Gune urdineko –egoiliar eranskina behar da bertan aparkatzeko– neurria bete-tzen ez dutenek 30 euroko isuna jaso dezakete.

Gune urdina

Ordutegia. Mundakan ezarri ostean, kostaldeko beste udalerri batzuek ere aplikatu dute gune urdina. Goizez zein arratsaldez aplikatuko da, 8.30etik 20.30era.

Irisgarritasuna

Garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute

"Gure helburua bizilagunen osasuna zaintzea eta turismo iraunkorrago bat lortzea da", adierazi du Mikel Bilbao alkateak.