Barakaldoko Udalak musikaz blaituko du udalerria datozen asteetan, Barakaldo Musika Kalean programa eta Musikaren Europako Egunaren ospakizunak direla eta. Hala, doako kontzertu ugari eskainiko dira herriko hainbat lekutan.

Emanaldien artean, Alberto Núñez, Vientos del Norte, Four Seasons, Udal Musika Banda, Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoa edo Txistulari Banda daude.

Lehenik eta behin, Barakaldo Musika Kalean etorriko da, formatu txikiko 12 kontzertuko programa bat, Barakaldoko bakarlari eta duoekin. Kontzertuek kale-musikaren formatua dute, talde tekniko txiki batekin eta agertokirik gabe. "Horrela, hiriko auzoak bisitatuko ditugu tokiko musikari kantarien jarduerekin, tokiko sektore horri laguntzeko, eta, aldi berean, kultura kalera bertara hurbilduko ere", nabarmendu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteriako zinegotziak.

Jendearentzako 48 aulki izango ditu kontzertu-esparru bakoitzak, eta haien artean, gutxienez 1,5 metroko distantzia mantenduko da, indarrean dauden arauak betetzeko. Era berean, bertaratuei gel hidroalkoholikoa emango zaie, baieta barrutian sartu aurretik tenperatura hartuko ere. Argibide guztiak esparruaren sarreran jakinaraziko dira, eta ikusleak kontzertu bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago sartu ahal izango dira. Kontzertuak 60 minutu iraungo du, gutxi gorabehera.

Honako auzootan izango dira kontzertuak: Arteagabeitia, Lutxana, Zuhatzu, Errekatxo, Bagatza, Lasesarre, Gurutzeta, San Bizente, Arrontegi, Anaien parkea, Urban eta Retuerto.

MUSIKAREN EUROPAKO EGUNA

Horren osagarri, 3 kontzertu programatu ditu Barakaldoko Udalak Musikaren Europako Eguna dela-eta (ekainaren 21a). Honako hauek osatzen dute kartela: Barakaldoko Udal Musika Bandak, Barakaldoko Udal Txistu Bandak eta Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionalak. "Gure hiriak musikari ugari dauzka; gure auzokideen maitasuna ere badute, eta pentsatu dugu ezin izango genukeela egun horretarako gure udal andak eta orkestrak baino nbaxadore hoberik eduki", adierazi du Canterok.

Musika Kontserbatorio Profesionalaren kontzertua kontserbatorioaren beraren lorategietan egingo da, eta Udal Muska Bandarena eta Txistuen Udal Bandarena, ostera, Eskulturen plazan. Hiruretara joan ahal izateko, gonbidapenak jaso beharko dira, edukiera kontrolpean mantentzeko.

Barakaldoko Udal Musika Bandaren eta Barakaldoko Udal Txistu Bandaren kontzertuetarako gonbidapenak aurrez aurre jaso ahal izango dira Clara Campoamor Zentro Zibikoan, ekainaren 14tik aurrera (gehienez 4 gonbidapen pertsonako). Kontzertu horietako bakoitzerako edukiera 160 lagunekoa da.

Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionalaren kontzerturako gonbidapenak Udal Kontserbatorio Profesional berean jaso ahal izango dira ekainaren 14tik aurrera. Kasu horretan, gehieneko edukiera 180 lagunekoa izango da, eta 60 lagun sartuko dia, beraz, 17:00etan,, 18:00etan eta 19: 00etan egingo diren saioetako bakoitzera.