BARAKALDO. Karmele Martínez argazkilari barakaldarrak 'Tximeletak-Mariposas' izeneko bere lan berria erakutsiko du Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelan. Erakusketa ikusgai dago jada, eta apirilaren 30era arten egongo da zabalik.

Espezie mota ugari ikusi ahal izango da erakusketan, bai eta jakin ere, bakoitzaren izen zientifikoa eta izen arrunta. Argazkietako zenbait, Lorategi Botanikoan bertan atereak dira. Horrez gainera, bideo bat ikusteko aukera izango da, intsektu lepidoptero zoragarri hauen metamorfosia prozesua ezagutzeko.

Planeta osoan, Antartikoan izan ezik, ageri dira pinpilinpausak, eta deigarriak zaizkigu hegal mengalak dauzkatelako eta aniztasuna ere oparoa delako, hala koloreei dagokienez nola tamaina eta formei dagokienez. Erakusketan ezagutuko ditugu inguruarekin mimetizatzeko hosto igarrien itxura hartzen duten tximeletak, edota kristala diruditen hego gardenak dauzkatenak.

Delgadok hil honetako beste nobedade baten berri eman du: Natur Gela zabalik egongo da zenbait astearte eta ostegun arratsaldeetan. Zehazki, 13an 15ean, 20an eta 22an. Goizetan, 10:00etatik 13:00etara. Astelehenetan, itxita egongo da Natur Gela.

Jarduerei dagokienez, hileko bisita bereziaren ardatza landare pozoitsuak izango da. Apirilaren 20an, gaztelaniaz, eta 22an, berriz, euskaraz. 17:00etatik 18:30era.

BISITA GIDATUAK `NAHIERAN'

Horrez gainera azaldu du, gure hiriko bi harribitxitarako bisitak ere antolatzen dituela Natur Gelak: Ramón Rubial Lorategi Botanikorakoak eta Munoa finkako lorategirakoak. Zehazki, apirilean, 4 ibilbide egingo dira Lorategi Botanikoan: 16an eta 23an, euskaraz, eta 14an eta 21ean, berriz, gaztelaniaz. Ordutegia, guztietan, 11:30etik 13:00etara. Munoarako bi bisitaldi antolatu dira, biak apirilaren 24an: 11:00etan, gaztelaniaz, eta 12:30ean, berriz, euskaraz. Talde eta elkarteek, ordea, nahieran antola dezakete Lorategi Botanikora nahiz Munoara bisitaldi gidatua, doan.

Interesa dutenek jarduera horien eta Natur Gelako gainerako programazioaren berri izan dezakete, bai eta izena eman ere, 695 74 88 32 telefonora deituz, Natur Gelara agertuz edo Naturgela@barakaldo.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) ere eman dezakete izena 010 telefono zenbakira hots eginez, Barakaldo bertatik, edo 944 789 200 zenbakira, kanpotik deituz gero. Bestela, BarakaldoApp bidez (Google Playtik deskargatuta) edo udal web orriko egoitza elektronikoa baliatuz.