SANTURTZI. SanturtziLan ekimenak herriko 32 negozio abiarazi zituen iaz. Horiei guztiei aitortza egin zitzaien Santurtziko Casa Torre jauregian. Guztira, 104 lagunek jo zuten Udaleko Ekintzailetza Zerbitzura euren ideiak aurrera eramateko, eta horietako 73ri egin zitzaien tutoretza. Azkenean, 32 ideia eraman ziren aurrera.

SanturtziLanen laguntza ematen zaie ekintzaileei, eta beste zerbitzu batzuen artean, zein urrats eman behar duten adierazten zaie euren negozio-ideia gauzatu dezaten, hau da, ekintzailea bideratu egiten dute ibilbide pertsonalizatua diseinatuz. Horrela bada, asteleheneko ekitaldian iaz udal zerbitzu hori erabili zuten herritarren lana aitortu zen. Bertan izan ziren Aintzane Urkijo Santurtziko alkatea eta Juan Andrades Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia, eta eurekin batera, sortutako 32 enpresetako 20 ekintzailetik gora.

“Adore handia erakutsi duzue balentria honetan hastean, eta lan handia egiten ari zarete gure herriko kaleek bizirik eta koloretsu jarraitu dezaten” adierazi zuen Urkijok. Horrez gain, bururatzen zaizkien iradokizunak plazaratzera animatu zituen, herriko merkataritzaren sustapenaren alde elkarlanean jarraitu dezaten. Bestalde, Andradesek Santurtziren aldeko apustua egin izana eskertu zien: “Eskerrik asko zuen negozioak berton jarri eta gure enpresa-ehunaren alde lan egin izanagatik”.Casa Torre jauregian aitortza egin zitzaien iaz SanturtziLanen eskutik herrian enpresa bat sortu zuten ekintzaileei. 2019an 104 lagunek jo zuten Santurtziko Udaleko Ekintzailetza Zerbitzura, euren negozio-ideia gauzatzeko asmoz. Zerbitzuan 73 enpresa-egitasmoren tutoretza egin zen, eta horietatik 32 negozio jarri dira martxan herrian. Guztira 36 lagun ari dira gaur egun negozio horietan lanean.

SanturtziLanen laguntza ematen zaie ekintzaileei, eta beste zerbitzu batzuen artean, zein urrats eman behar duten adierazten zaie euren negozio-ideia gauzatu dezaten, hau da, ekintzailea bideratu egiten dute ibilbide pertsonalizatua diseinatuz. Horrela bada, asteleheneko ekitaldian iaz udal zerbitzu hori erabili zuten herritarren lana aitortu zen. Bertan izan ziren Aintzane Urkijo Santurtziko alkatea eta Juan Andrades Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia, eta eurekin batera, sortutako 32 enpresetako 20 ekintzailetik gora.

“Adore handia erakutsi duzue balentria honetan hastean, eta lan handia egiten ari zarete gure herriko kaleek bizirik eta koloretsu jarraitu dezaten” adierazi zuen Urkijok. Horrez gain, bururatzen zaizkien iradokizunak plazaratzera animatu zituen, herriko merkataritzaren sustapenaren alde elkarlanean jarraitu dezaten. Bestalde, Andradesek Santurtziren aldeko apustua egin izana eskertu zien: “Eskerrik asko zuen negozioak berton jarri eta gure enpresa-ehunaren alde lan egin izanagatik”.