Irailaren 27ra arte

Ion Soberaren argazkien erakusketa jasoko du Lobiano Kulturguneak

19.09.2020 | 04:00
Ion Soberaren argazkiak Lobiano Kulturgunean egongo dira ikusgai irailaren 27ra arte.

ERMUA. Ion Sobera artista bilbotarraren 'Hausnartzeko denbora (eztia ez dago astoaren ahoarentzako eginda)' izeneko formatu handiko argazkien erakusketa irailaren 27ra arte ikusi ahal izango da Ermuko Lobiano Kulturgunean.

Egileak horren bidez aldarrikatzen du gure gizarteak gogoeta egin behar duela erabiltzen ez ditugun hainbat eraikuntza berreskuratu eta aprobetxatzeko aukerari buruz (industrialak, hirigintzakoak, sozialak, etab.), haien egiturak –egun abandonatuta eta galzorian daudenak– gure iraganaren parte baitira. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doan da.

Ion Sobera diziplina anitzeko artista da, besteak beste, argazki, eskultura eta pintura lanak egiten dituena eta baita dekoraziorako objektuak ere. Proiektu pertsonalak lantzen ditu, eta enkarguz ere egiten ditu lanak. Estudioa, galeria eta denda dena batera uztartzen duen lokala du Bilboko Mazarredo Zumardia kalean. Argazki horiek tamaina eta material jakin batean eginak dira.

Bere web orrian, portafolioaren barruan eta "denbora sortzaile gisa" izeneko seriean, egileak denbora sortzaile gisa deskribatzen du, eta ez soilik suntsitzaile gisa. Eskultura-formak sortzea, pintura-testurak... Denborak suntsitzeaz gain, sortu ere egiten du". Ion Soberak formatu handiko dozena bat irudi ekarri ditu Ermura, Lobianoko beheko bi aretoetan ikusgai daudenak. Bere lanen zati bat irudien sare sozial batean ere erakusten du.

Erakusketa irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Ondoren, Alberto Ramirezen pintura lanei leku egingo dioelarik.