Gaur asteazkena, irailak 1, hasi da Bilboko Udalaren Kontakizun Laburren "Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!" Lehiaketaren V. edizioan parte hartzeko epea. Interesdunek irailaren 30era arte bidali ahal izango dituzte kontakizunak, euskeraz ala gazteleraz, udalaren webgunearen bidez.

Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak, Herritartasunaren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan, hitzaren indar eraldatzailean konfiantza izanik, euskaraz eta gaztelaniaz kontakizunak kontatzera gonbidatzen duen edizio berria deitu du, aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada berri bat emateko.

18 urtetik gorako pertsonak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, edozein nazionalitate edo bizileku dutenak, eta deialdiaren gaiak zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien, zurrumurruen aurkako borroka, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Hizkuntza-modalitateak bi dira, euskara eta gaztelania, eta kontakizunak modu elektronikoan aurkeztuko dira, www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

SARIAK

Euskarazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Gaztelaniazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Finalistak: Kontakizun Laburren "Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!" V. lehiaketara aurkeztutako lanak batuko dituen argitalpen baterako finalisten aukeraketa egingo da.

Epaimahaia Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak izendatutako hiru kidek osatuko dute.

Zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak aipatu beharko dituzte: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien, zurrumurruen kontrako borroka, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.