bilbo - Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak 120.000 euroko diru-laguntzak emango ditu, gure lurraldeko arraza garbien abeltzaintzako elkarteek, sektoreko elkarteek eta erabilera publikoko basoetako abeltzaintzako elkarteak abereen sanitatearen arloko programak garatzeko.

Laguntza hauen bidez, Foru Aldundiak abereen sanitatea sendotu nahi du, Osaun Publikoaren arloan eragin nabarmenak dituen heinean, funtsezko faktorea delako abeltzaintzako errentagarritasunera begira, ekoizpenak hobetuz zein abereen eta euren produktuen merkatuk balioari balio erantsia atxikituz. Diru-laguntza hauek hurrengo alderdiak finan-tzatzeko boterea izango dute: programa sanitarioa betearazteko eta koordinatzeko administrazioko eta albaitaritzako gastuak; osasun-kontrolak; laginak hartzeko materialak; froga diagnostikoak; laborategietako analisiak edo gaixotasunak detektatzeko bestelako neurriak, horien barruan albaitarien jarduketa profesionalaren emaitzako gastuak sartuta; eta txertoen profilaxi, botika, biozida edo bestelako produktu zoosanitarioetarako gastuak.

Diru-laguntzen kantitatea aurkeztearekin batera, laguntza hauek jasotzeko eskabideek errealitate bihurtzeko bitartekaria behar dute. Hurrengoen bidez burutu daitezke eskaerak: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Erregistroan, sail horri atxikita dagoen Abeltzaintzako Zerbitzuaren bulegoetan edo Foru Erakundearen erregistro zentralean. - U. G.